222. ALDIZKARIA - 2013ko azaroaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

Aldaketa aurrekontua betearazteko oinarrietan.
Behin betiko onespena

Uharteko Udalaren 2013ko ekitaldiko aurrekontua betearazteko oinarrietan egin aldaketa (bigarren atala, diru-sarreren geroratze eta zatikatzeari buruzkoa: 29.etik 29 bis 8.ra bitarteko oinarriak, biak barne) hasiera batean onesten duen erabakia 2013ko 203. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 21ean. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontua betearazteko oinarrietan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Uharten, 2013ko azaroaren 11n.–Alkatea, Iñaki Crespo San José.

Iragarkiaren kodea: L1315697