220. ALDIZKARIA - 2013ko azaroaren 14a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

TUTERAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
1. EPAITEGIA

Ediktua. 396/2013 jabari-espedientea

Tuteran, 2013ko urriaren 14an.

Nuria Creus Portas andrea, Tuterako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1. Epaitegiko idazkari judiziala.

Aditzera ematen dut: aipatuko diren finken etendako traktua berriro hasteko Tuterako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1. Epaitegi honetan bideratu den 396/2013 jabari-espedientearen barnean, gaurko egunean emandako ebazpenaren bidez erabaki da zitazioa egitea egonleku edo helbide ezezaguna duten interesdunei eta deskribatu den finkaren eskatutako inskripzioak kalte egin diezaiekeen pertsona ezezagun guztiei, ediktu hau argitaratu eta ondoko hamar eguneko epean espedientera ager daitezen, beren eskubidearen alde egokitzat jotzen dutena alegatzeko.

Hona hemen finkaren deskripzioa:

Landa finka. Lur zuriko saila Novellaresen, Cascanteko udal mugapean. Sei erregu eta hamabost almuteko azalera du, hau da, hirurogeita bi area eta hogeita hamar zentiarea. Mugak: iparraldean, ibaia; hegoaldean, Hilario Pardo; ekialdean, Andrés Garcés; eta mendebaldean, San Adriángo markesa.

Eta horiei zitazioa egiteko eta legezko eran epatzeko balio izan dezan, honako hau egiten dut.

Tuteran, 2013ko urriaren 14an.–Idazkari judiziala, Nuria Creus Portas.

Iragarkiaren kodea: J1315006