220. ALDIZKARIA - 2013ko azaroaren 14a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 4. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua. 774/2013 aurreneurrizko enbargoa

Alfonso Pérez Ruiz jauna, Iruñeko Lan arloko 4. Epaitegiko idazkari judiziala.

Aditzera ematen dut: Lan arloko epaitegi honetan bideratu den 774/2013 aurreneurrizko enbargo prozeduran autoak eman dira 2013ko urriaren 21ean eta 22an, eta interesdunek haien kopiak dituzte eskura bulego judizial honetan, aztertu ahal izateko.

Eta Box Structures, S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.

Iruñean, 2013ko urriaren 23an.–Idazkari judiziala, Alfonso Pérez Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1314916