220. ALDIZKARIA - 2013ko azaroaren 14a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

LIZARRAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
1. EPAITEGIA

Ediktua. 638/2012 hitzezko judizioa

Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

Lizarran, 2013ko urtarrilaren 30ean.

Nik, Eva M.ª Gil Gonzálezek, Lizarrako eta bere barrutiko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1. Epaitegiko epaile titularrak, idazpuruan ageri den zenbakiarekin erregistratutako hitzezko judizioaren autoak aztertu ditut, epaitegi honetan bideratzen ari baitira. Rosario Vidaurre Goñi prokuradore andreak sustatu du auzia, Miguel Barrio Fernández legelari jaunak lagunduta, Delfín Gambra Arrieta jaunaren izenean eta hura ordezkatuz, auzi-ihesean deklaratu den Álvaro Javier Martínez Huete jaunaren aurka eta Seguros Pelayo konpainiaren aurka, zein Pedro Barnó Urdiain prokuradore jaunak ordezkatzen baitu, legelariaren laguntzarekin. Hona hemen emandako,

Epaitza:

Osorik baiesten dut Delfín Gambra Arrieta jaunak, prozesuan duen ordezkariaren bitartez, auzi-ihesean deklaratu den Álvaro Javier Martínez Huete jaunaren aurka eta Seguros Pelayoren aurka jarritako demanda, eta horrenbestez:

1.–Kondenatzen ditut Delfín Gambra Arrieta jaunari solidarioki 1.770 euro ordaintzera;

2.–Kondenatzen ditut legezko interesak ordaintzera. Seguros Pelayo demandatu kidearen kasuan, Aseguruaren Kontratuari buruzko urriaren 8ko 50/1980 Legearen 20. artikuluan aurreikusitakoak dira, istripua gertatu zenetik hasita, baita PZLaren 576. artikuluko prozesuko interesak ere, epaiaren egunetik aurrera.

3.–Kondenatzen ditut prozesuko kostuak ordaintzera.

Jakinaraz bekie epai hau alderdiei, eta adieraz bekie irmoa dela eta epai horren aurka ezin dela inolako errekurtsorik aurkeztu, erreklamatutako diru kopurua 3.000 eurotik beherakoa delako (Prozesua Arintzeko Neurriei buruzko urriaren 10eko 37/2011 Legea).

Beraz, ebazpen honen bidez, hori xedatu, agindu eta sinatzen dut. Epaiaren lekukotza egin bedi autoei eransteko, eta erregistra bedi haren jatorrizkoa epai liburuan.

Publiko egitea.–Epai hori sinatu zuen epaileak berak irakurri eta publiko egin zuen epaiaren egun berean, eta nik, idazkari judizialak, horren fede ematen dut.

Eta Alvaro Javier Martínezi jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Lizarran, 2013ko urriaren 25ean.–Idazkari judiziala, Amparo Esparza Irigoyen.

Iragarkiaren kodea: J1314948