220. ALDIZKARIA - 2013ko azaroaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

1425/2013 EBAZPENA, urriaren 15ekoa, Lurraldearen Antolamenduaren, Mugikortasunaren eta Etxebizitzaren zuzendari nagusiak emana. Honen bidez, behin betiko onesten da Tuterako (Nafarroa) La Serna industrialdea Jarduera Ekonomikoetarako Eremuaren Udalez gaindiko Proiektu Sektorialaren 36. artikuluaren aldaketa. Juan Antonio Arriazu Arriazu da sustatzailea, Disbaor, S.A. ordezkatuz.

Tuterako Jarduera Ekonomikoetarako Eremuaren Udalez gaindiko Plan Sektoriala (aurrerantzean UPSa) Nafarroako Gobernuak 2005eko maiatzaren 30ean hartutako Erabakiaren bidez onetsi zen. Haren araudia Lurraldearen Antolamenduko eta Etxebizitzako zuzendari nagusiaren irailaren 18ko 1471/2006 Ebazpenaren bidez onetsi eta 2006ko 127. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 23an.

Araudiaren 36. artikuluan lurzatien itxituretarako baldintzak ezarrita daude. Itxituraren gehieneko altuera 2,00 metroan ezartzen da. Honela osatuko da: ageriko “in situ” hormigoizko zokalo bat, 0,60 metro altu, eta metalezko itxitura zurrun bat, 2,00 metroko altueraraino gehienez.

2013ko apirilaren 19an aldaketa bat aurkeztu zen, honako hau proposatzen zuena: artikulu hori aldatzea itxituraren gehieneko altuera 2,60 metrora igotzeko, zehazki ageriko “in situ” hormigoizko zokalo bat, 0,60 metro altu, jarri ahal izateko, eta 2 metroko metalezko itxitura zurrun bat, guztira 2,60 metroko altueraraino gehienez.

Lurraldearen Antolamenduko eta Etxebizitzako zuzendari nagusiaren 2013ko ekainaren 17ko 1019 Ebazpenaren bidez (2013ko 128. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, uztailaren 5ekoa), espedientearen tramitazioari hasiera eman zitzaion eta jendaurrean jarri eta entzutea eman zitzaien ukitutako udalei, hilabetez. Epe horretan ez zen alegaziorik aurkeztu.

Ikusirik Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuak egindako txostena, 2013ko irailaren 17koa, eta Sustapen Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen martxoaren 20ko 21/2013 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Behin betiko onestea Tuterako (Nafarroa) La Serna industrialdea Jarduera Ekonomikoetarako Eremuaren Udalez gaindiko Proiektu Sektorialaren 36. artikuluaren aldaketa. Juan Antonio Arriazu Arriazu da sustatzailea, Disbaor, S.A. ordezkatuz.

2. 36. artikulua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea. Testua ebazpen honen eranskinean ageri da oso-osorik.

3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, horren kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dute, Sustapen eta Etxebizitzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean.

Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean.

Ebazpen honen jakinarazpena egin edo, bestela, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera hasiko dira kontatzen epe horiek.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta espedientearen sustatzaileari eta Tuterako Udalari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2013ko urriaren 15ean.–Lurraldearen Antolamenduaren, Mugikortasunaren eta Etxebizitzaren zuzendari nagusia, José Antonio Marcén Zunzarren.

ARAUDIAREN ERANSKINA

36. artikulua. AN-1: Lurzatietako itxiturak.

Bide publikora ematen duten aurrealdeetan, lurzatiko itxitura “in situ” egindako hormigoizko zokaloa izanen da, 0,60 metroko garaieraraino. Gainean metalezko itxitura zurruna jarriko zaio 2,60 metroraino, horixe izanen baita gehieneko garaiera osoa. Hutsarteak gutxienez itxituraren %70 izanen dira. Metalezko itxiturari zuriz emanen zaio akabera.

Itxitura horren kanpoaldeak bat eginen du erabilera publikoko aparkalekuetarako alde pribatua eta erabilera publikoko berdegune pribatua bereizten dituen lerrokadurarekin, berdegunerik bada.

Lurzatien arteko itxiturak alanbre malguz egindako sare zuriak izanen dira, kolore bereko barra metalikoetan bermatuak, eta gehienez ere 2,60 metroko garaiera izanen dute lurzatietako sestren gainetik.

Berdeguneak ukitzen dituztenean, lurzatiaren barnean, espezie hostoiraunkorrak (viburnus tinus) landatuko dira itxituraren paraleloan, 50 cm-tik behin landatu ere. Gutienez 0,7 metroko garaiera duten landareak sartuko dira.

Itxituren zokaloen garaiera puntu apalenean neurtuko da. Bideko maldek eragindako jauziak onartuko dira (gehienez ere 60-100 cm).

Erabilera anitzeko eta hirugarren sektoreko lurzatietan debeku dira lurzati itxiturak. Halaber, lan orduetan, erabilera publikoko espazio libre pribatuetara sartzeko bidea zabalik egonen dela bermatu beharko da aparkalekuak dauden industria lurzatietan. Hortaz, ibilgailuak bide publikotik espazio horietara sartzeko ateak ezin izanen dira itxi.

–Lurzatietako itxituretako ateak:

Lurzatien itxituretako ateak lerragarriak izanen dira beren planoaren gainean eta goiko kordoi horizontala izanen dute. Metalezko panel zurrunaz eginen dira eta haien gehieneko garaiera ondoko hesiarena bera izanen da. Hutsarteak gutienez atearen %70 izanen dira eta zuriz izanen da akabera. Hutsarte libreak gutxienez ere 2,5 metroko zabalera izanen du.

Ondoko lurzatiko mugatik bereiz eraiki behar den lurzatietan, sarbideen kokalekua aukerakoa izanen da. Eraikuntza beste bati atxikia izan dezaketen lurzatietako sarbideak bat eginda kokatuko dira bi lurzatitik behin, eta haien kokalekua 39. artikuluan eskatzen den xehetasun azterlanean zehaztuko da.

Lurzoru publikoa (bideak eta espaloiak) eta erabilera publikoko lurzoru pribatua bereizten dituzten ateak zabalik utziko dira lan orduetan.

Iragarkiaren kodea: F1314549