4. PROZEDURA JUDIZIALAK
NAFARROAKO JUSTIZIA AUZITEGI NAGUSIA
Administrazioarekiko Auzien Sala
246/2010 prozedura arrunta
María Ángeles Ederra Sanz, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salako idazkaria.
Aditzera ematen dut: 246/2010 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan epaia eman da eta irmo geratu da. Hona hemen horren idazpurua eta epaitza, hitzez hitz:
“837/2013 epaia.
Francisco Javier Fernández Urzainqui jauna. Alfonso Otero Pedrouzo jauna. Miguel Ángel Abárzuza Gil jauna.
Iruñean, 2013ko irailaren 7an.
Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak, aipatutako magistratu jaunek osatutakoak, 246/2010 errekurtsoaren autoak aztertu ditu. Honako honen aurka sustatu zen errekurtsoa: interes orokorreko hornidurak ustiatzen dituzten enpresek Dorre Elortzibarko Kontzejuan herriko jabari publikoaren aprobetxamendu bereziagatik ordaindu beharreko tasa arautzen duen ordenantza fiskala (2009ko 161. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, abenduaren 30ean). Ondokoak izan dira alderdiak: errekurtsogilea, Vodafone España, S.A., Santos Carlos Hermida Santos prokuradore jaunak ordezkatua eta Gutierrez Viloria legelari jaunak zuzendua, eta demandatua, Dorre Elortzibarko Kontzejua, Rafael Ortega Yagüe prokuradore jaunak ordezkatua.
Epaitza:
Partez baiesten dugu telefonia mugikorreko entitate errekurtsogileak prozesuan duen ordezkariak jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, demandatuak onetsitako udal ordenantzaren aurkakoa. Ordenantza horrek zerbitzuak eta hornidurak ustiatzen dituzten enpresek herriko jabari publikoaren zoru, hegalkin eta zorupeko aprobetxamendu bereziengatik ordaindu beharreko tasak arautzen ditu, eta epai honetako idazpuruan berariaz zehaztu da. Horrenbestez, ordenantzaren zati hauek deuseztatzen ditugu:
a) Ordenantzaren 3. artikuluko lehen lerroaldeko azken intzisoa, hornidurak egiteko baliatzen diren sareen titular ez diren enpresa edo entitateak egiten baititu tasaren subjektu pasibo, nahiz eta sare horietan sartu, haiek erabili edo elkarri konektatzeko eskubideen titularrak izan.
b) Ordenantzaren 5. artikulua, tasa finkatzeko aplikatu behar den zenbatekoa ezartzeko sistema edo prozedura jasotzen duena.
Ez da bidezkoa kostuak inori berariaz ezartzea.
Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dugu (epaiaren ziurtapena autoei erantsiko zaie). Epaiaren kontra kasazio errekurtsoa jar daiteke Sala honi berari zuzendua, hamar eguneko epean.
Eginbidea: Iruñean, 2013ko urriaren 9an. Nik, María Ángeles Ederra Sanzek, idazkariak, egina, adierazteko gaurko egunean epai hori eman didatela, behar bezala sinatuta, alderdiei jakinarazpena egiteko eta legez ezarritako publikotasuna emateko, eta autoei hitzez hitzeko ziurtapena erantsi diedala eta jatorrizkoa artxibatu dudala. Fede ematen dut.”
Eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 72.2 eta 107.2 artikuluetan ezarritakoari jarraituz, honako hau egin eta sinatzen dut.
Iruñean, 2013ko urriaren 28an.–Salako idazkaria, María Angeles Ederra Sanz.
Iragarkiaren kodea: J1314937