2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SAKANAKO MANKOMUNITATEA
2. aldaketa 2013ko aurrekontuan Behin betiko onespena
Mankomunitateko Batzar Orokorrak, 2013ko urriaren 3an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 2013ko aurrekontuan 2/2013 aldaketa egiteko espedientea.
Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluan xedatuaren arabera, dagokion espedientea aurrekontuak bezala tramitatu eta onetsi behar da, informazioari, erreklamazioari eta publizitateari buruzko tramite eta beharkizunei dagokienez, aipatu lege testuaren 202. artikuluan xedatuari jarraikiz. Batzar Orokorrak hasiera batean onetsitako espedientearen iragarkia 2013ko urriaren 18ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen.
Jendaurrean egoteko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, espedientea behin betiko onetsi da eta, 202.3 artikuluari jarraituz, honako iragarkia argitaratzen da.
DIRU-SARRERAK:
Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakina: 204.726,77 euro.
Finantzaketa diru-sarrera berrien bidez 16.310 euro.
Diru-sarrerak, guztira: 221.036,77 euro.
GASTUAK:
Kreditu gehikuntzak: 183.255,93 euro.
Kreditu bereziak: 37.780,84 euro.
Gastuak, guztira: 221.036,77 euro.
Lakuntzan, 2013ko azaroaren 6an.–Mankomunitateko burua, Aitor Karasatorre Mugurutza.
Iragarkiaren kodea: L1315570