220. ALDIZKARIA - 2013ko azaroaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MONCAYOKO UR MANKOMUNITATEA

Moncayoko Ur Mankomunitateko buruaren ebazpena.
Fitxategi berriak

Moncayoko Ur Mankomunitateko buruak, 2013ko irailaren 1ean, ondotik ematen den ebazpena eman du; hain zuzen ere, datu pertsonalak biltzen dituzten fitxategiak honako arau hauei egokitzeko: Datu pertsonalak babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 indarreko Lege Organikoa eta abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretua, Datu Pertsonalak Babesteko 15/1999 Legea garatzen duen Erregelamendua onesten duena.

Fitxategiak egokitzeko espedienteko auditoretza txostena ikusita eta Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 20. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, honako hau ebatzi dut.

Lehenbizikoa.–Fitxategi hauek sortzea, deskripzio eta ezaugarri hauekin.

1.–Kontabilitate publikoa.

Helburua eta erabilera aurreikusiak: kontabilitate publikoaz eta aurrekontuenaz arduratzea.

Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek emanda, kontabilitateko dokumentazioaren bidez.

Norbanako edo talde ukituak: kontabilitate ekitaldian Mankomunitatearekin harremana duten hirugarrenak.

Fitxategiaren oinarrizko egitura:

Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, IFZa, telefonoa.

Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.

Tratamendurako erabilitako sistema: mistoa, informatika aplikazioaren bidez eta paperean.

Datuen komunikazioa: Nafarroako Gobernuari (Toki Administrazioko Departamentua), Kontuen Ganberari eta bidezko interesa dutenei.

Organo arduraduna: Moncayoko Ur Mankomunitatea.

Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Moncayoko Ur Mankomunitatea.

Segurtasun maila: oinarrizkoa.

2.–Langileak.

Xede eta erabilera aurreikusiak: Mankomunitatearen zerbitzuko langileen kudeaketa: nominak, gizarte aseguruak, lan-arriskuen prebentzioa eta osasunaren zaintza.

Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek ematen dituzte lan-kontratua sinatzean eta lan-harremanerako behar den dokumentazioa ematean.

Norbanako edo talde ukituak: Mankomunitateko langileak.

Fitxategiaren oinarrizko egitura:

Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, IFZa, telefonoa, Gizarte Segurantzako zenbakia, sinadura.

Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.

Osasun arloko datuak.

Ezaugarri pertsonalen datuak.

Enpleguaren xehetasunen gaineko datuak.

Tratamendurako erabilitako sistema: mistoa.

Datuen komunikazioa: Gizarte Segurantzako erakundeei, Ogasun Publikoari, Zerga Administrazioari, banketxeei eta aurrezki kutxei.

Organo arduraduna: Moncayoko Ur Mankomunitatea.

Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Moncayoko Ur Mankomunitatea.

Segurtasun maila: altua.

3.–Sarrera-irteeren erregistroa.

Xede eta erabilera aurreikusiak: agirien sarrera-irteeren erregistroaz arduratzea.

Datuak nondik eta nola biltzen diren: datuak interesdunek edo haien legezko ordezkariek ematen dituzte, edo administrazio publikoek edo bertze entitate batzuek, bai entitatearen bulegoetan, posta arruntaren bidez edo bestela igorrita.

Norbanako edo talde ukituak: Mankomunitatearengana idatziz jotzen dutenak eta komunikazio ofizialen hartzaileak.

Fitxategiaren oinarrizko egitura:

Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea.

Bestelako datuak: data.

Tratamendurako erabilitako sistema: mistoa.

Datuen komunikazioa: ez dago aurreikusia.

Organo arduraduna: Moncayoko Ur Mankomunitatea.

Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Moncayoko Ur Mankomunitatea.

Segurtasun maila: oinarrizkoa.

4.–Abonatuak.

Xede eta erabilera aurreikusiak: Abonatuen kudeaketa: altak, bajak, subrogazioa, irakurketak, fakturazioa, diru-bilketa, derrigorrezko diru-bilketa agentziaren kontrola, abonatuekiko harremana.

Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek emanda, alta egiteko eskabidearen eta aurkeztutako agirien bidez.

Norbanako edo talde ukituak: abonatuak.

Fitxategiaren oinarrizko egitura:

Identifikazio datuak: izen-deiturak, telefonoa, posta helbidea eta helbide elektronikoa, NANa, sinadura, irudia.

Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.

Inguruabar sozialen datuak.

Merkataritza arloko datuak.

Ondasun eta zerbitzuen eskualdaketen datuak.

Tratamendurako erabilitako sistema: mistoa.

Datuen komunikazioa: Nafarroako Gobernuko Ogasun Departamentuari, NILSAri.

Organo arduraduna: Moncayoko Ur Mankomunitatea.

Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Moncayoko Ur Mankomunitatea.

Segurtasun maila: ertaina.

Bigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta xedatzea sortutako fitxategiak dagozkien erregistroan inskriba daitezela Datuak Babesteko Espainiako Agentziako Erregistroan.

Corellan, 2013 irailaren 1ean.–Mankomunitateko burua, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L1314601