220. ALDIZKARIA - 2013ko azaroaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

1. aldaketa 2013ko plantilla organikoan. Hasierako onespena

Zizur Nagusiko Udalak, 2013ko urriaren 24an egin osoko bilkuran, erabaki zuen 1. aldaketa hasiera batean onestea Zizur Nagusiko Udalaren 2013ko plantilla organikoan. Hitzez hitz honela dio:

Alkateak Zizur Nagusiko Udalaren 2013ko plantilla organikoan 1. aldaketa egiteko espedientea aurkeztu du, honako artikulu eta arauak bete beharrez: Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutua onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19 eta 20. artikuluak; apirilaren 21eko 11/1999 Legearen 22 i) artikulua, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 22. artikuluari idazketa berria ematen baitio; Sartzeko Erregelamenduari buruzko ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuaren 3. artikulua; Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235 artikulua eta bat heldu den araudia.

Lehenbizikoa.–Aldaketa onetsi da Zizur Nagusiko Udaleko funtzionario, lan-kontratudun eta behin-behineko langileen plantilla organikoan. Espedientean ageri da eta hona ekarritzat jotzen da.

Bigarrena.–Martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluari jarraikiz (urriaren 29ko 11/2004 Foru Legeak aldatua), Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean argitaratu ondoan, erabaki hau jendaurrean edukitzea entitate honetako Idazkaritzan, hamabortz egun baliodunean hain zuzen, bizilagun edo interesdunek aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak egin ahal ditzaten. Erreklamaziorik aurkezten ez bada, behin betiko onetsitzat joko da jendaurreko aldia iragan ondotik.

Zizur Nagusian, 2013ko azaroaren 6an.–Alkate udalburua, Luis María Iriarte Larumbe.

Iragarkiaren kodea: L1315494