220. ALDIZKARIA - 2013ko azaroaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

1424/2013 EBAZPENA, urriaren 15ekoa, Lurraldearen Antolamenduaren, Mugikortasunaren eta Etxebizitzaren zuzendari nagusiak emana. Honen bidez Tafallan (Nafarroa) La Nava industrialdea handitzeko memoriako 3.6 puntuaren eta Plan Sektorialaren 57. artikuluaren aldaketa behin betiko onesten da. Jesús Manuel Muñoz López da sustatzailea, Industria Navarra de Mecanizados Pesados, S.L. (IMERON) ordezkatuz.

La Nava industrialdeko Udalez gaindiko Plan Sektoriala, hemendik aurrera UPSa, 2001eko azaroan erredaktatu eta onetsi zen, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen esparruan (2002ko 18. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, otsailaren 11koa).

2013ko apirilaren 19an, Jesús Manuel Muñoz Lópezek, Industria Navarra de Mecanizados Pesados, S.L. (IMERON) ordezkatuz, “Tafallan (Nafarroa) La Nava industrialdea handitzeko Plan Sektorialaren aldaketa puntual xehatua” aurkeztu zuen, tramitaziorako.

Aldaketaren xedea da lurzatiaren gehieneko okupazio indizea kentzea, eta, lurzatiak bateratuz, bat egindako lurzatien arteko lerrokadurak errespetatu beharra kentzea UPSetik.

Horretarako, proposatzen da UPSaren memoriaren 3.6 puntua aldatzea, Plan Sektorialaren determinazioak indarreko legediari egokitzeaz jarduten duena. Horrela, plana 10/1994 Foru Legearen okupazio-mugari egokitzearen justifikazioaren ordez, 35/2002 Foru Legean ezarritako determinazioei egokitzearen justifikazioa eskatuko da, eta, orobat, araudiaren 57. artikulua aldatzea, zehazki “Industria isolatuko baldintza partikularrak” izeneko atala, lurzatien arteko gehieneko lerrokadurei dagokienez, lurzatiak bateratzen diren kasuetan haiek kentzeko.

Lurraldearen Antolamenduaren, Mugikortasunaren eta Etxebizitzaren zuzendari nagusiaren 2013ko ekainaren 17ko 1021 Ebazpenaren bidez (2013ko 128. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, uztailaren 5ekoa), espedientearen tramitazioari hasiera eman zitzaion eta jendaurrean jarri eta entzutea eman zitzaien ukitutako udalei, hilabetez. Epe horretan ez zen alegaziorik aurkeztu.

Ikusirik Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuak egindako txostena, 2013ko irailaren 18koa, eta Sustapen Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen martxoaren 20ko 21/2013 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Tafallan (Nafarroa) La Nava industrialdea handitzeko memoriako 3.6 puntuaren eta Plan Sektorialaren 57. artikuluaren aldaketa behin betiko onestea. Jesús Manuel Muñoz López da sustatzailea, Industria Navarra de Mecanizados Pesados, S.L. (IMERON) ordezkatuz.

2. Memoriako 3.6 puntua eta araudiko 57. artikuluko atal aldatua (“Industria isolatuko baldintza partikularrak”) Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea. Araudi horren testua ebazpen honen eranskinean ageri da oso-osorik.

3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, horren kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dute, Sustapen eta Etxebizitzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean.

Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean.

Ebazpen honen jakinarazpena egin edo, bestela, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera hasiko dira kontatzen epe horiek.

5. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta Tafallako eta Erriberriko udalei eta espedientearen sustatzaileari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2013ko urriaren 15ean.–Lurraldearen Antolamenduaren, Mugikortasunaren eta Etxebizitzaren zuzendari nagusia, José Antonio Marcén Zunzarren.

ERANSKINA

3.6. puntua. Memoria

3.6.–Plan Sektorialaren determinazioak indarreko legediari egokitzea.

Atal honetan azaltzen da nola egokitu diren plan sektorial honetako determinazioak indarreko araudira, espazio libreak, ekipamenduak eta aparkalekuak erreserbatzeari dagokionez.

35/2002 Foru Legeak ekipamendu eta zerbitzuetarako espazio-moduluen erreserba ezartzen du.

Ekipamendu hauetarako gutxieneko moduluak ondokoak izanen dira:

–Jabari eta erabilera publikoko espazio libreak: “Industrialdeetan edo zerbitzuetarako poligonoetan, sektorearen %10 gutxienez berdeguneetarako erabiliko da. Berdegune horiek kokatuko dira antolamendu osoarekin bat etorririk, eta ahal dela ez dira bazter-zokoetan pilatuko. Horretarako antolamenduan erreserbatutako azalera 23,117 metro koadro dira, hots, azaleraren %11,04, sistema orokorrak kendurik.

Era berean, sektorearen azalera osoaren %10,61 da.

–Erabilera anitzeko ekipamendua.–Xede anitzeko ekipamendurako azalera, lurzoru urbanizagarri sektorizatuan eta/edo industriarako edo zerbitzuetarako erabilerako hiri-lurzoru finkatu gabean badago, azalera antolatu guztiaren %4 izanen da. Proposatutako antolamenduan 10.282 metro koadroko erreserbarako proposamena egin da, hots, azalera antolatuaren %4,90, sistema orokorrak kendurik. Era berean, sektorearen azalera osoaren %4,72 da.

–Aparkalekuak.–35/2002 Foru Legeak zehazten ez duenez, 10/1994 Foru Legea garatzen duen erregelamendura jo da, eta honako gutxieneko erreserbak egin dira:

  • Batez beste 1.500 m² baino gutxiago dituzten lurzatietan zatitutako industrialdeetan: plaza bat eraikitzen den 70 m²-ko tarte bakoitzeko, erabilera publikoko espazioetan.
  • Batez beste 1.500 m² baino gehiago eta 3.000 m² baino gutxiago dituzten lurzatietan zatitutako industrialdeetan: plaza bat eraikitzen den 100 m²-ko tarte bakoitzeko, erabilera publikoko espazioetan.
  • Batez beste 3.000 m² baino gehiago eta 5.000 m² baino gutxiago dituzten lurzatietan zatitutako industrialdeetan: plaza bat eraikitzen den 150 m²-ko tarte bakoitzeko, erabilera publikoko espazioetan.
  • Batez beste 5.000 m² baino gehiago eta 20.000 m² baino gutxiago dituzten lurzatietan zatitutako industrialdeetan: plaza bat eraikitzen den 200 m²-ko tarte bakoitzeko, erabilera publikoko espazioetan.
  • Batez beste 20.000 m² baino gehiago dituzten lurzatietan zatitutako industrialdeetan ez dago aparkatzeko plazak aurreikusi beharrik espazio publikoetan.
  • Hirugarren sektoreko jardueretarako eremuak, saltoki handiak izan ezik: plaza bat eraikitzen den 50 m²-ko tarte bakoitzeko, erabilera publikoko espazioetan.

Modulu horiekin bat, beharrezkoa da ondoko gutxieneko erreserbak egitea erabilera publikoko espazioetan dauden aparkalekuetarako.

Aparkalekuen laburpena:

m²

ERAIKITAKO m²

PLAZA KOPURUA

1.500 metro koadrotik beherako lurzatiak

23.258,00

23.258,00

333

3.000 metro koadrotik beherako lurzatiak

34.454,00

27.563,20

276

5.000 metro koadrotik beherako lurzatiak

33.884,00

27.107,20

181

20.000 metro koadrotik beherako lurzatiak

37.539,00

30.031,20

151

Erabilera anitzeko ekipamendua

10.282,00

8.225,60

165

GUZTIRA

1.106

Planoan egindako neurketen arabera, antolamenduan 1.116 plaza aurreikusi dira bide publikoan (lurzatietarako sarbideak aurreikusirik, antolamenduan aurreikusitako lurzati bakoitzeko 5 metro lineal deskontatu dira), honela banaturik.

APARKALEKUAK BIDEETAN

GUTXIENEKO ERRESERBA
EXIJITUTAKO
PLAZA KOP.

AURREIKUSITAKO PLAZA KOP.

Minusbalioa dutenentzako aparkalekuak (ekainaren 29ko 154/1989 Foru Dekretua) (*)

33

35

Aparkalekua ilaran

52

Aparkalekua baterian

1.209

APARKALEKUAK BIDEETAN, GUZTIRA

1.106

1.116

(*) Oztopo Fisiko eta Zentzumenezkoei buruzko uztailaren 11ko 4/1998 Foru Legea garatu eta aplikatzeko erregelamendua onesten duen ekainaren 29ko 154/1989 Foru Dekretua (1989ko 90. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, uztailaren 21ekoa).

Espazio publikoan kokatutako plazez gain, plan sektorialeko ordenantzetan aurreikusten da lurzatien barnean aparkatzeko plaza bat erreserbatzea industriarako erabilerako edo erabilera anitzeko 150 eraikitako m²-ko, hau da, 775 plaza gehiago:

Gehien. Eraik. = 116.185,20 eraikitako m² (3.5 puntuan –”eredu-aprobetxamendua”– azaltzen denarekin bat).

116.185,20 eraikitako m² /150 eraikitako m² = 774,36 => 775 aparkatzeko plaza gehiago, erabilera industrialeko eta erabilera anitzeko lurzatietan kokatzekoak.

Horrela, bide publikoan eta zoru pribatuan, denera, 1.891 plaza dira.

Baina plan sektorial honetan sartutako lurzatiketa gutxi gorabeherakoa da, eta, hortaz, ez da loteslea. Hortaz, erabilera publikoko espazioko aparkalekuko plaza-erreserba problema zehaztugabea da.

1.500 metro koadrotik beherako lurzatietan banatutako gune industrialetarako, indarreko xedapenek aparkaleku-erreserba hau ezartzen dute: plaza bat 70 metro koadro bakoitzeko. Eta plantea litekeen egoerarik okerrena da hori.

Parametro hori aplikatuko balitz jarduketa eremuan aurreikusitako azalera industrial eraiki osoan (129.135 eraikitako m²), kalkulurako oinarritzat harturik etxesail bakoitzeko eraikigarritasuna, 184 lurzati izanen lirateke, guztira, teorikoki. Gehieneko banantze kopurua gertatuko balitz aurreikusitako lurzatien azalera garbiari eutsiz, eta, beraz, esleitutako eraikigarritasunari eutsiz, zeina kasu hipotetiko eta oso zaila baita, beharrezkoa izanen litzateke bide publikoan aparkatzeko 1.845 aparkaleku plaza aurreikustea erabilera industrialari dagokionez (184 lurzati teoriko bakoitzeko 10,02 plaza), eta, erabilera anitzeko ekipamenduak behar dituenei (165) gehituta, 2.010 plaza izanen lirateke.

Inoiz ez litzateke muturreko egoera hori gertatuko, zeren, aurreikusitako bide konfigurazioaren arabera, A, S eta C sailetan beharrezkoa litzateke barne-bide gehiago izatea, eta horrek lurzatien azalera garbia murriztuko luke, eta, ondorioz, baita eraikigarritasuna ere.

Baina banantzeek aparkaleku-ekipamendu publikoan eraginik ez izateko, araudiaren artikuluetan (30., 34. eta 37. artikuluak) ezartzen dira lurzatietan banantzeak egiteko baldintzak, horrek lurzatiaren kategorian aldaketak ekartzen dituenean, aparkalekuen kalkulua egiteko. Horrelakoetan, ondoriozko lurzati bananduko azalera garbiaren kontura espazio publiko bat prestatu beharko da, izan daitekeen plaza-gehitzeari lekua emateko.

57. artikulua.–Industria eremua:

Industria isolatuaren baldintza partikularrak.

Eraikuntzaren baldintzak:

Tipologia: eraikuntza bakartua.

Atzeraemanguneak: aurreko aldean, atzeraemanguneak 10 metrokoak izanen dira gutxienez; atzeko aldean, 5 metrokoak; eta aldeetan 3 metrokoak. Mugakide diren lurzatiak elkartzen badira, orduan jatorrizko lurzatiek zituzten atzeraemanguneei zegozkien nahitaezko gehienezko lerrokadurak kendu eginen dira.

Bolumenaren baldintzak:

Eraikigarritasuna: 0,80 eraikitako m²/azalerako m².

Gehieneko garaiera: 2 solairu, 11 m.

Iragarkiaren kodea: F1314547