2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
URDAZUBI
Aldaketa xehakatua. Hasierako onespena. 4. poligonoko 12. lurzatiaren babes araubidearen deskatalogazioa (Apalena etxea)
Nafarroako Administrazio Auzitegiaren 2013ko irailaren 24ko 5879 Ebazpena ikusirik, baita auzitegi beraren urriaren 15eko 245 Ebazpen Probidentzia ere; ikusirik, halaber, Udalbatzako legelariaren 2013ko urriaren 18ko txostena, aipatu ebazpenaren kontra jartzen ahal diren errekurtsoak, hala balegokio, deusetan galarazi gabe, Urdazubiko Udalak, 2013ko urriaren 25ean egin osoko bilkuran, Urdazubirako onetsitako hirigintzako determinazioek ahalik eta lasterren indarra hartu dezaten, honako erabaki hauek hartu ziren, besteak beste:
1. Hasiera batean onestea aldaketa xehakatu puntuala Urdazubiko planeamenduan, Urdazubiko 4. poligonoko 12. lurzatiaren (Apalena etxea) babes araubidea deskatalogatzeko, Felipe Villares Otheguyk sustatua.
2. Espedientea jendaurrean edukitzea hilabetean, iragarkiak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta.
Urdazubin, 2013ko azaroaren 4an.–Alkatea, Santiago Villares Otheguy.
Iragarkiaren kodea: L1315613