2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
URDAZUBI
Aldaketa Eraikuntzaren gaineko ordenantzan.
Hasierako onespena
Nafarroako Administrazio Auzitegiaren 2013ko irailaren 24ko 5879 Ebazpena ikusirik, baita auzitegi beraren urriaren 15eko 245 Ebazpen Probidentzia ere; ikusirik, halaber, Udalbatzako legelariaren 2013ko urriaren 18ko txostena, aipatu ebazpenaren kontra aurkezten ahal diren errekurtsoak, hala balegokio, ezertan ukatu gabe, Urdazubiko Udalak, 2013ko urriaren 25ean egin osoko bilkuran, Urdazubirako onetsitako hirigintzako determinazio guztiek ahalik eta lasterren indarra har dezaten, honako erabaki hauek hartu ziren, besteak beste:
1. Hasiera batean onestea Eraikuntzaren gaineko ordenantzaren 137. artikuluko aldaketa (Udal Planaren laugarren atala), Urdazubiko Udalak sustatua.
2. Espedientea jendaurrean edukitzea hilabetean, iragarkiak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta.
Urdazubin, 2013ko azaroaren 4an.–Alkatea, Santiago Villares Otheguy.
Iragarkiaren kodea: L1315610