2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UHARTE ARAKIL
Udal pilotalekuaren funtzionamendua eta kudeaketa arautzen dituen udal ordenantzako aldaketa eta haren testu bategina argitara ematea. Behin betiko onespena
Uharte Arakilgo Udalak, 2013ko abuztuaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Udal pilotalekuaren funtzionamendua eta kudeaketa arautzen dituen udal ordenantzan, 2.4.1. puntuari baitagokio, kontuan hartuta tarifak zehaztu direla astean gutxienez 5 orduz erabiltzeko.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, ordenantza horren aldaketa behin betiko onetsi eta argitara eman da izandako aldaketak biltzen dituen testu bategina.
PILOTALEKUAREN FUNTZIONAMENDUA ETA KUDEAKETA ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZAREN TESTU BATEGINA
1.–Helburua.
Pilotalekuan behar den erabilera lortzea, herritar guztiek bertan leku izatea bermaturik, kontuan hartuta talde bakoitzaren berezitasuna. Pilotalekuaren aprobetxamendurik handiena lortzea, hau da, erabil dadila. Instalazioen kontrola izatea horiek beti behar bezala egon daitezen (higienea, mantentzea...).
2.–Funtzionamendua.
2.1. Uharte-Arakilgo biztanle guztiek erabil ditzakete instalazioak, baita erabili nahi dituzten kanpotar guztiek ere; iraupena ordubete izanen da, eta beste ordubetez luza daiteke libre badago.
Hura alokatzeko, erabiltzaileek “erregistro orria” bete beharko dute nahitaez; eskatzailea izanen da kasu bakoitzean pilotalekuaz egiten den erabileraren erantzulea. Adingabea bada, orria adinez nagusi den batek bete beharko du, baita adingabeekin egon ere alokairuak irauten duen bitartean. Giltzak itzultzeko ardura ere harexek izanen du. Pilotalekua erabiltzen duen azken pertsona edo taldeak izanen du atea itxi eta hura egoera egokian uzteko ardura. Kalteak badaude, pilotalekua erabili duten azkenak izanen dira kalteen erantzuleak. Alokairuaren ordutegia bete beharko da.
2.2. Eskola publikoak.
Talde honek dohainik erabiliko du pilotalekua bere urteko kirol jardueretarako. Lehentasuna izanen dute instalazioak erabiltzeko garaian. Horregatik, instalazioetako giltza edukiko dute. Ezarritako ordutegietatik kanpora ere erabil ditzakete, jarduera berezietarako. Ikasturtean erabiliko duten ordutegiaren berri eman behar diote Udalari, ikasturte hasiera guztietan.
Orobat ikasturte hasieran, 200 euroko fidantza utziko da, egin daitezkeen kalteei aurre egiteko.
2.3. Bertako kirol eskolak.
Talde honek dohainik erabiliko du pilotalekua bere urteko kirol jardueretarako. Bigarrenak izanen dira lehentasun ordenan. Instalazioetako giltza edukiko dute. Entrenamenduen ordutegiak eta kategorien banaketak (kimuak, haurrak...) zein diren adierazi behar dute, ikasturte hasierarekin batean. ordutegi hauek errespetatu beharko dira. Partidak edo horren ondoriozko ekitaldiak gehienez ere astebete lehenago erreserbatu ahal izanen dira.
Orobat ikasturte hasieran, 200 euroko fidantza utziko da, egin daitezkeen kalteei aurre egiteko.
Atal hau kirol eskolei aplikatu ahal izateko, taldearen bi herenek Uharte-Arakilgo bizilagunak izan beharko dute, udalerrian erroldaturik.
2.4. Kanpoko kirol eskolak edo taldeak.
2.4.1. Erabilera aldizkakoa edo jarraian.
Talde hauek pilotalekua beren kirol jardueretarako erabiltzea ez da dohainik izanen eta horretarako baldintza izanen da aurreko taldeen eskuragarritasuna, horiek izanen baitute lehentasuna hauen aitzinetik. Pilotalekua aldizka erabili ahal izateko (urtean, hiruhilekoan, hilean) pilotalekuaren erabileraren plangintza aurkeztu beharko dute ikasturte hasierarekin batera. Hala izatera ulertuko da pilotalekuaren erabilera jarraitua egiten dutela, eta orduan ondotik ematen diren tarifak ordaindu beharko dituzte, eta 200 euroko fidantza utzi beharko da, egin daitezkeen kalteei aurre egiteko.
Udalak beretako gordeko du herritik kanpoko kirol talde hauen baimena berrikusteko ahalmena, arazorik sortzen bada herriko kirol taldeekin, hasierako baimena baliogabetu ahal izanen da.
–Herritik kanpoko kirol taldeendako tarifak, aldizkako kirol jardueretarako:
- Adinez nagusiak:
- 540 euro urtean.
- 135 euro hiruhilekoan.
- 45 euro hilabetean.
- (Argia eta dutxak barne).
- Adingabeak (halakoetan, erantzule bat izendatu beharko da, adinez nagusia, erregistro orria beteko duena. Ondoko tarifak aplikatuko dira, taldearen bi herenak adingabeak direnean):
- 360 euro urtean.
- 90 euro hiruhilekoan.
- 30 euro hilabetean.
- (Argia eta dutxak barne).
Tarifak aurreikusi dira astean gutxienez 5 orduz erabiltzeko. 5 ordu baino gehiagoz erabiliz gero, hirukoaren erregela aplikatuko da.
2.4.2. Erabilera puntuala.
Kanpoko kirol eskola edo taldeek modu puntualean eta urteko aurreko plangintzarik gabe erabil dezakete pilotalekua, kirol jardueretarako; horretarako behar da eskaera gutxienez ere bi egun lehenago egin, baimena udal organo eskudunak eman, “erregistro orria” bete eta tarifa hauek aplikatu:
–Uharte-Arakilgo bizilagun ez direnendako tarifak, kirol jarduera puntualak egiteagatik:
- Adinez nagusiak:
- Argiarekin: 6 euro.
- Argirik gabe: 4 euro.
- Gehigarria, dutxagatik: euro 1.
- Adingabeak (halakoetan, erantzule bat izendatu beharko da, adinez nagusia, erregistro orria beteko duena. Ondoko tarifak aplikatuko dira, taldearen bi herenak adingabeak direnean):
- Argiarekin: 4 euro.
- Argirik gabe: 3 euro.
- Gehigarria, dutxagatik: euro 1.
2.5. Uharte-Arakilgo bizilagunek antolatzen dituzten kirol egintza eta emankizun puntualak.
Horretarako behar da eskaera gutxienez ere bi egun lehenago egin, baimena udal organo eskudunak eman pilotalekuaren eskuragarritasunaren baldintzapean, “erregistro orria” bete eta tarifa hauek aplikatu:
–Uharte-Arakilgo bizilagunendako tarifak, kirol jarduera puntualak egiteagatik:
- Adinez nagusiak:
- Argiarekin: 5 euro.
- Argirik gabe: 3 euro.
- Gehigarria, dutxagatik: euro 1.
- Adingabeak (halakoetan, erantzule bat izendatu beharko da, adinez nagusia, erregistro orria beteko duena. Ondoko tarifak aplikatuko dira, taldearen bi herenak adingabeak direnean:
- Argiarekin: 4 euro.
- Argirik gabe: 2 euro.
- Gehigarria, dutxagatik: euro 1.
Aste bakoitzeko ostirala gordeko da, Uharte-Arakilgo bizilagunek erabil dezaten.
2.6. Kirolez kanpoko egintza eta emankizunak.
2.6.1. Hamabost egun lehenago eskatu behar dira eta udal organo eskudunak eman beharko die baimena; horretarako baldintza izanen da pilotalekuaren eskuragarritasuna aurretik aipatu diren taldeendako. Tarifarik ez da ordaindu beharko Kirolez kanpo Udalak antolatzen dituen egintza eta emankizunengatik ezta Udala lankide dituenengatik ere. Kirolez kanpoko egintza eta emankizunengatik lauki honetako tarifak ordainduko dira, antolatzailea herriko nahiz kanpoko taldea izan.
–Kirolez kanpoko jarduera eta emankizunen tarifak:
- 25 euro/ordua, argia barnean dago eta ez da dutxak erabiltzen utziko.
Betiere, 50 euroko fidantza utzi beharko dute, instalazioan kalteak eginez gero erantzuteko; ikuskapena egin ondoan itzuliko da. Fidantza handiagoa izan daiteke, egintza nolakoa den.
2.7. Tarifak orduka eta lokalaren erabileragatik aplikatuko dira. Erabilera puntuala betiere ordu baterako da, eta bi ordutara luzatzen ahal da, libre jarraituz gero.
2.8. Kantxa eta pilotalekua erabili ondotik, haren erabilera onaz eta garbitasunaz arduratu beharko dira; arrazoi hori fidantza konfiskatzeko arrazoia izan daiteke.
3.–Taberna.
Horretarako gaiturik dagoen sala erabili ahal izanen dute pilotalekuan jarduerak antolatzen dituzten erakundeek; horretarako, gutxienez 50 euroko fidantza gehitu beharko da, edo Udalak egokitzat hartzen duen zenbatekoa, ekitaldiaren izaera kontuan hartuta, garbitasuna edo kalteak direla bide, ekitaldi edo partida bakoitzeko.
4.–Pilotalekuko gelak eta ikasgelak.
Premiak sortu ahalean gaituko dira, Osoko Bilkurak onetsi ondoan, eta ordenantza honetaz geroan egiten diren berrikuspenei gehituko zaizkie.
5.–Ordenantzaren berrikuspena.
Ordenantza hau urtero berritu ahal izanen da, ikasturtearen hasierarekin batean, eta gisa horretara gehitu ahal izanen dira pilotalekuko ikasgela guztiei pixkana-pixkana ematen zaizkien erabilerak, baita ordenantza honen ondorioz sortzen diren arazoak zuzendu ere.
6.–Udalaren konpromisoak.
Udalak hitz ematen du instalazioen egoera ona bermatuko duela, bai teknikoki bai higieneari eta osasunari dagozkienetan; horretarako, alderdi horiekin ikusteko duten kexak jaso ahal izanen dira instalazioak alokatzeko tokian.
Udala erantzulea izanen da istripuengatik, instalazioen egora txarraren ondorioz edo Udalak antolatzen dituen jardueren ondorioz badira; inoiz ez hirugarrenek antolatzen dituzten jardueren edo kirolean egindako lesioen ondorioz badira.
7.–Zehapenak.
Goiko arauak bete ezean, zehapena izan daiteke pilotalekua erabiltzeko gaitasuna kentzea hilabete batetik urtebetera bitarte.
Behar ez bezala erabiltzeagatik kalteak eginez gero, diru zehapenak jarriko dira. Irekitzen ahal den zehapen espedienteaz gain, aurkeztutako fidantza erabiliko da, taldeen kasuetan. Erabilera puntuala baldin bada, sortutako kalteen erantzule izanen da.
8.–Xedapen indargabetzailea.
Indarra hartzen duenetik, ordenantza honek indarrik gabe utziko du, oso-osorik, Pilotalekuaren funtzionamenduaren eta kudeaketaren gaineko ordenantza, 2005eko 43. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zena apirilaren 11n.
Uharte Arakilen, 2013ko urriaren 21ean.–Alkatea, Javier Rodríguez Astiz.
Iragarkiaren kodea: L1314663