2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TORRES DEL RÍO
2014ko ekitaldiko aurrekontu bakarra eta hura betearazteko oinarriak. Hasierako onespena
Torres del Rioko Udalak, 2013ko azaroaren 4an egin osoko bilkuran eta aho batez, erabaki zuen hasiera batean onestea 2014ko ekitaldiko aurrekontu bakarra eta hura betearazteko oinarriak.
Espedientea ikusgai dago Udalaren Idazkaritzan, interesdunen eskura, hamabortz egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Torres del Rion, 2013ko azaroaren 7an.–Alkatea, Juan Luis Pérez Leuza.
Iragarkiaren kodea: L1315549