2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TORRES DEL RÍO
2014ko ekitaldiko karga-tasak
Torres del Rioko Udalak, 2013ko azaroaren 7an egin osoko bilkuran, bertzeak bertze erabaki zuen 2014rako karga-tasak finkatzea hirilurreko nahiz landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioetan, Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergan, Jarduera ekonomikoen gaineko zergan eta Hirilurren balio igoeraren gaineko zergan.
Espedientea, Udalaren Idazkaritzan baitago, jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesa dutenek hura aztertu eta, behar izanez gero, egoki iruditzen zaizkien alegazio, kexa eta oharrak aurkez ditzaten epe horretan.
Torres del Rion, 2013ko azaroaren 7an.–Alkatea, Juan Luis Pérez Leuza.
Iragarkiaren kodea: L1315547