2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SESMA
Bake epaile titularraren eta ordezkoaren karguak hutsik
Udalerri honetako bake epaile titularraren eta ordezkoaren izendapenaren muga epea bukatzear dagoenez, Bake Epaileei buruzko 3/1995 Erregelamenduan eta Botere Judizialari buruzko Lege Organikoan xedatua bete dadin, hamabortz egun balioduneko epea ireki da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, legeak eskatzen dituen gaitasun eta bateragarritasun baldintzak bildurik, interesaturik dagoen orok bake epaile titular nahiz epaile ordezko izateko eskabidea aurkez dezan Udal bulegoetan, behar den eskabidea eta informazioa bertan emanen baitzaio.
Sesman, 2013ko azaroaren 7an.–Alkatea, Pedro María Mangado Pinillos.
Iragarkiaren kodea: L1315513