220. ALDIZKARIA - 2013ko azaroaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURCHANTE

Carlos III eta San Pedro karrikak urbanizatzeko kontribuzio bereziei buruzko behin-behineko erabakia

2013ko azaroaren 7an egin osoko bilkuran Udalak hartutako erabakiaren ondorioz, behin-behinekoz erabaki zen kontribuzioak ezartzea eta ordenatzea, Carlos III eta San Pedro karrikak urbanizatzeko obra finantzatu beharrez. Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, horren bitartean bidezko juzgatzen diren erreklamazioak aurkez daitezen.

Epe horretan, ukitutako jabe edo titularrek zergadunen administrazio elkartea eratzen ahalko dute, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 119. artikuluan ezartzen den gisan.

Jendaurrean egoteko aldia iraganik inork erreklamaziorik aurkeztu gabe, behin-behineko erabakia behin betikoa bilakatuko da.

Murchanten, 2013ko azaroaren 8an.–Alkatea, Tomás Aguado Martínez.

Iragarkiaren kodea: L1315582