220. ALDIZKARIA - 2013ko azaroaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELO

Eloko herrigunean bide publikoa mugatzeko espedientea. Hasierako onespena

Espedienteko txosten juridikoa eta haren aurrekariak ikusita;

Aho batez erabaki da: Onestea Eloko herriguneko Baretxekoa kalea izeneko bide publikoa mugatzeko espedientea hastea, hain zuzen ere 4. poligonoko 131. lurzatian (ekialdean) eta 4. poligonoko 443 eta 444. lurzatietan (mendebaldean) barna doana, hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 114. artikuluan eta harekin bat heldu direnetan eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamendua onesten duen 280/1990 Foru Dekretuaren 47. artikuluan eta bat heldu direnetan ezarritakoari jarraituz.

1. Eloko herriguneko Baretxekoa kalea izeneko bide publikoan mugaketa egiteko espedientea hastea. Bide hori dago 4. poligonoko 131. lurzatian (ekialdean) eta 4. poligonoko 443 eta 444. lurzatietan (mendebaldean).

2. Mugaketa eta behar diren neurketak egiteko eguna eta ordua finkatzea, 2014ko martxoaren 10ean, 9:00etan. Mugaketaren txostena prestatu duen Catastros Estudio 5, S.L. izeneko enpresako teknikariak hartuko du parte bertan; mugaketa eginen da mugatu behar den eremu publikoan bertan.

3. Mugaketa eginen den bide publikoaren ondoko jabeei erabaki hau jakinarazi eta igortzea; ohartarazten zaie egokiak iruditzen zaizkien alegazio eta dokumentuak aurkezten ahal dituztela Udaletxean haien eskubideak frogatu eta defendatzeko, mugaketa hasteko eguna baino hogei egun lehenago arte. Epe hori iraganik, ez da agiri edo alegaziorik onartuko.

4. Erabaki hau eta mugaketa egiteko eguna eta tokia Udalaren iragarki oholean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Alkatea, idazkaria eta Juan Ignacio Labiano Lezaun zinegotzia Udalaren ordezkari izendatzea neurketak egiteko egunerako, Catastros Estudio 5, S.L. enpresako teknikariak lagunduta.

6. Erabaki honen berri ematea Jabetza Erregistroan, idatz-oharra egin dezan aipatu lurzatietako finken jabariaren inskripzioen bazterrean, mugatu beharreko eremu publikoaren ondoan daudenez gero. Halaber, erabaki honen berri emanen zaie Nafarroako Toki Administrazioko Departamentuari eta Herrilurren Atalari.

7. Erabaki honen aurka, tramite hutsa denez eta epai judizial irmoak agindutakoa betetzeko espedientea abiaraztea besterik ez baitu egiten, ez dago errekurtso jartzerik, ezertan ukatu gabe interesdunek eskubidea dutela bidezko iruditzen zaizkien alegazioak eta agiriak aurkezteko, erabaki honen 3. atalean zehaztutakoari jarraikiz.

Elon, 2013ko urriaren 14an.–Alkatea udalburua, Izaskun Zozaya Yunta.

Iragarkiaren kodea: L1314568