2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LOS ARCOS
1, 2, 3 eta 4. aldaketak 2013ko aurrekontuan. Hasierako onespena
Los Arcosko Udalak, 2013ko azaroaren 7an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 1, 2, 3 eta 4. aldaketak 2013ko aurrekontu orokor eta bakarrean; kreditu tranferentziak eta kreditu bereziak dira.
Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
Los Arcosen, 2013ko azaroaren 8an.–Alkate udalburua, Jerónimo Gómez Ortigosa.
Iragarkiaren kodea: L1315581