2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LIZOAIN-ARRIASGOITI
2014ko aurrekontu orokorra. Hasierako onespena
Lizoain-Arriasgoitiko Udalak, 2013ko urriaren 23an egin bilkuran, honako hau erabaki zuen:
1. Hasiera batean onestea Lizoain-Arriasgoitiko Udalaren 2014ko aurrekontu orokor eta bakarra.
2. Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 18. artikuluan xedatuari jarraikiz.
Inork erreklamaziorik aurkezten badu, Osoko Bilkurak haiek ebazteko berariazko erabakia hartuko du, eta aurrekontua behin betiko onetsiko. Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, behin betiko onetsitzat joko da, arestian aipatutako jendaurreko epea bukatutakoan.
Lizoainen, 2013ko azaroaren 7an.–Alkate udalburua, Amaia Ekisoain Gorriz.
Iragarkiaren kodea: L1315552