220. ALDIZKARIA - 2013ko azaroaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

95E/2013 FORU AGINDUA, urriaren 18koa, Sustapeneko kontseilariak emana. Honen bidez behin betiko onesten da Marcillako Arau Subsidiarioak 4. poligonoko 143. lurzatian aldatzeko espedientea. Sylviane Piard eta Javier Charral dira sustatzaileak.

Martzillako Udalak idazpuruan azaltzen den espedientea aurkeztu du Sustapen Departamentuan, behin betiko onets dadin.

Ikusirik aurkeztutako dokumentazioa eta Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuaren txostena, bidezkotzat jotzen da behin betiko onestea, dokumentuan zuzenketa eginda, hots, eraikigarritasuna (gehieneko aprobetxamendu gisa ulertua) egiturazko hirigintza antolamenduaren determinazio gisa ezarrita, abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 49.2 artikuluan xedatutakoarekin bat.

Sustapen Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen martxoaren 20ko 21/2013 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Behin betiko onestea Marcillako Arau Subsidiarioak 4. poligonoko 143. lurzatian aldatzeko espedientea, Sylviane Piardek eta Javier Charralek sustatuta, eta dokumentua zuzentzea, halako moduz non eraikigarritasuna (gehieneko aprobetxamendu gisa ulertua) egiturazko hirigintza antolamenduaren determinazio gisa ezarriko baita.

2. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen. Administrazio publikoak ez diren interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, legezkotasuna kontrolatzen duen onespen honen aurka, foru agindu hau jakinarazi edo Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Halaber, onetsitako hirigintza araudiaren kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, edukia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta bi hilabeteko epean, dagokion udalak eskaturik.

Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean.

3. Foru agindu hau Sylviane Piardi eta Javier Charrali eta Martzillako Udalari jakinaraztea, dagokion hirigintza arloko araudia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dezan, foru agindu honetako lehen atalean adierazitako zuzenketarekin.

4. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2013ko urriaren 18an.–Sustapeneko kontseilaria, Luis Zarraluqui Ortigosa.

Iragarkiaren kodea: F1314658