220. ALDIZKARIA - 2013ko azaroaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IGUZKITZA

2014ko karga-tasak

Iguzkitzako Barrutiko Udalak, 2013ko azaroaren 5ean egin osoko bilkuran, karga-tasa, indize eta portzentaje hauek onetsi zituen 2014rako, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritakoa bete beharrez:

–Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,1563.

–Landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,7780.

–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %2, obra gauzatzeko aurrekontuaren gainean.

–Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: 1. indizea.

–Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 175. eta 176. artikuluetan ezarri gutieneko ehunekoak aplikatuko dira.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Iguzkitzan, 2013ko azaroaren 6an.–Alkatea, Salvador Garín Zabala.

Iragarkiaren kodea: L1315509