2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CAPARROSO
Herrilurraren desafektazioa, erabilera lagatzeko
Caparrosoko Udalak, 2013ko urriaren 31n egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen, gehiengo osoa zuela:
Lehenbizikoa.–Hasiera batean onestea 27.073,07 metro karraturen desafektazioa, herrilur hauetakoak: 17. poligonoko 127, 191 eta 251. lurzatiak, osorik, eta 49, 68, 70, 250, 263, 264, 265 eta 266. lurzatiak, partez. Desafektazioaren xedea da haien erabilera Valle Odieta, S.C.L.ri lagatzea, jadanik desafektatu eta lagatako herrilurra handitu beharrez, behi esnedunen ustiategi bat paratzeko.
Kostu bidezko lagapena egiten da zuzeneko hitzarmenaren bidez, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru legearen 127.3 a) artikuluan aurreikusiari jarraikiz, interes publikoaren arrazoiengatik, Udalak halakotzat jotzen baitu ustiategi hau herrian paratzea.
Hirugarrena.–Aipatutako azaleraren erabileraren lagapena arautuko duen baldintza-agiria onestea, espedientean baitago.
Hirugarrena.–Erabakia eta espedientea hilabetez jendaurrean edukitzea, iragarkia toki entitate honen iragarki oholean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondotik, epe horretan alegazio eta erreklamazioak aurkez daitezen.
Laugarrena.–Jendaurrean dagoen bizkitartean inork alegaziorik edo erreklamaziorik aurkezten ez badu, erabakia behin betikoa bilakatuko da, eta espedientea Nafarroako Gobernura igorriko da, onets dadin; beraz, Nafarroako Gobernuak desafektazioa onestean ezartzen dituen baldintzetara loturik egonen da.
Borzgarrena.–Ahalmena ematea andre alkateari, edota legez haren ordez ari denari, erabileraren lagapena formalizatzeko behar diren agiri publiko nahiz pribatuak sina ditzan.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdun orok bidezko iruditzen zaizkion alegazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzan.
Espedientea Udal Idazkaritzan dago, interesdunen eskura.
Caparroson, 2013ko urriaren 31n.–Alkatea, M.ª José Lasterra Echeverría.
Iragarkiaren kodea: L1315505