2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AZAGRA
Ezkontza zibilak egiteko eskumena bertze baten esku uztea
2013ko azaroaren 7an, ebazpen hau eman zuen Azagrako alkateak:
Kontuan harturik alkateek ezkontza zibila baimentzearen gainean Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiak 1995eko urtarrilaren 26an eman jarraibidea.
Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 44 eta 47. artikuluetan eta horiekin bat heldu direnetan ezarritakoari jarraikiz;
EBATZI DUT:
1.–Udal honetako zinegotzi Carlos Moreno Díazen esku uztea 17/99 zenbakiko ezkontza zibila, Azagrako Bake Epaitegian eginen baita ezkontideek eskatuta.
2.–Horren berri ematea Osoko Bilkurari hurrengo bileran.
Azagran, 2013ko azaroaren 7an.–Alkatea, Ismael Pastor Murgui.
Iragarkiaren kodea: L1315546