220. ALDIZKARIA - 2013ko azaroaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTAZU

1. aldaketa 2013ko aurrekontuan. Behin betiko onespena.

Aurrekontuan egin 1/2013 aldaketa hasiera batean onesteko erabakia 2013ko 204. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 22an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

1/2013 aldaketa. Kreditu bereziak: 1.432.60101 kontu-saila. San Miguel karrika zolatzea: 119.939,32 euro. 1.432.22707 kontu-saila. San Miguel karrika zolatzeko obra zuzendaritza: 3.872,42 euro. Kreditu bereziak, guztira: 123.811,74 euro.

Finantzaketa honako honen kargura: 1.75502 kontu-saila. Laurteko Planeko diru-laguntza San Miguel karrikako obrarako: 88.732,25 euro. 1.75501 kontu-saila. Erabilera libreko funtsak, TAP: 7.079,47 euro. 1.870 kontu-saila. Diruzaintzako gerakina: 28.000,02 euro. Finantzaketa, guztira: 123.811,74 euro.

Artazun, 2013ko azaroaren 8an.–Alkate udalburua, Javier Albizu Sanz.

Iragarkiaren kodea: L1315578