220. ALDIZKARIA - 2013ko azaroaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARESO

Akats zuzenketa katastroan

2012ko apirilaren 18an, Aresoko alkate Ur Alguero Chivitek, besteak beste, Alkatetzaren 37/2012 Ebazpena eman zuen, katastroko akatsak zuzentzearen gainean 2. poligonoko 103, 107, 108, 110, 112, 113, 114, 115, 116, 117, 118, 141, 142, 143 eta 144. lurzatiei eragiten dien espedientearen barrenean.

Ebazpen hori 2013ko 90. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 14an.

Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 28.4 artikuluan oinarriturik, zenbait zerga aldatu eta tributu arloko beste neurri batzuk ezartzen baititu, berritu beharreko eremuan dauden higiezinak grafikoki mugatzeko eta karakterizatzeko lana bukaturik, iragarki hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da jendaurrean egon dadin udal bulegoetan, gutxienez ere hamabost egunean.

Epe horretan eta hura amaitu eta hurrengo hamabost egunean, interesdunek alegazioak aurkez ditzakete, bai mugaketari bai titulartasunari eta egindako karakterizazioari dagokienez.

Areson, 2013ko azaroaren 7an.–Alkatea, Ur Alguero Chivite.

Iragarkiaren kodea: L1315555