2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARELLANO
2014. urteko karga-tasak:
Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarritakoarekin bat, Udalbatzak, 2013ko abenduaren 26an egin bilkuran, erabaki zuen 2013rako karga-tasa, indize eta portzentajeak finkatzea. Hona hemen:
–Hirilurreko ondasunak: %0,38.
–Landalurreko ondasunak: %0,80.
–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %3.
–Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 175. eta 176. artikuluetan ezarri gutieneko ehunekoak aplikatuko dira.
–Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: tarifei 1 indizea aplikatuko zaie.
–Erabaki honek 2014ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan, eta erabaki horren aurka errekurtso hauetako bat paratzen ahalko da:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza agindu edo erabakia hartu zuen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik aitzina.
Arellanon, 2013ko azaroaren 7an.–Alkatea, Pedro Luis González Castillo.
Iragarkiaren kodea: L1315525