2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARELLANO
2014ko aurrekontu orokorra. Hasierako onespena
Arellanoko Udalak, 2013ko azaroaren 6an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2014ko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Arellanon, 2013ko azaroaren 7an.–Alkatea, Pedro Luis González Castillo.
Iragarkiaren kodea: L1315523