220. ALDIZKARIA - 2013ko azaroaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABLITAS

2014ko urtarrilaren 1etik aitzina indarra izanen duten diru-sarreren arauketa. Hasierako onespena

Ablitasko Udalak, 2013ko azaroaren 4an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 2014ko urtarrilaren 1etik aitzina indarra izanen duten diru-sarreren arauketa, zerga-tasak, tasak, prezio publikoak etab. bitartekoak direla.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuarekin bat (15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen), espedientea jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea Udal Idazkaritzan aztertu eta, nahi izanez gero, bidezko juzgatzen dituzten erreklamazio, kexa eta oharrak aurkez ditzaten.

Epe hori iraganik, inork ez badu erreklamaziorik aurkeztu, behin betikoz onetsitzat joko dira aipatutako diru-sarrerak.

Ablitasen, 2013ko azaroaren 7an.–Alkatea, Cecilio Antón Ruiz.

Iragarkiaren kodea: L1315516