2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
SAKANAKO MANKOMUNITATEA
Lan-poltsa bat eratzeko deialdia: akats zuzenketa
2013ko 213. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 5ekoan, argitara eman da Mankomunitateko buruaren 463/2013 Ebazpenaren iragarkia; haren bidez onetsi zen lan-kontratudunendako lan-poltsa bat eratzea Mankomunitatearen Hondakinen Zerbitzuan.
Seigarren oinarrian (Epaimahaia), akats bat bat atzeman da haren osaeran. Iragarkiak dio haren kide izanen dela “Hondakinen Zerbitzuko langileen ordezkari bat, Pasaiako Udaleko langileen ordezkari sindikalek izendatua”. Berriz, honela behar du: “Hondakinen Zerbitzuko langileen ordezkari bat, Sakanako Mankomunitateko langileen ordezkari sindikalek izendatua”.
Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.
Lakuntzan, 2013ko azaroaren 7an.–Mankomunitateko burua, Aitor Karasatorre Mugurutza.
Iragarkiaren kodea: L1315568