1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
811/2013 EBAZPENA, urriaren 14koa, Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak emana, Noain Elortzibarko “Boliche” Haur Hezkuntzako lehen zikloko ikastetxe pribatuari modu iragankorrean ireki eta jarduteko baimena ematen diona, 2013/14 eta 2014/15 ikasturteetarako.
Ikusita Sergio Olza Arizaleta jaunak, Noaingo“Boliche” Haur Hezkuntzako lehen zikloko ikastetxe pribatuaren titular eta sustatzailea den “Servicios Sociales Aserve, Sociedad Limitada” entitatea ordezkatuz, ikastetxea irekitzeko egin duen eskaeraren ondorioz irekitako espedientea.
Ikusita Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusi honen ekainaren 11ko 544/2013 Ebazpenaren bidez adierazi zela modu iragankorrean, 2013/14 eta 2014/15 ikasturteetarako, legez eskatzen diren gutxieneko baldintzak bete dituztela zentroko instalazioek, betetzen baitituzte modu iragankorrean 2012/13, 2013/14 eta 2014/15 ikasturteetarako ekainaren 25eko 72/2012 Foru Dekretuaren lehen xedapen iragankorraren 1 a) eta b) atalek ezarritakoak. Foru dekretu horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Haur Hezkuntzaren lehen zikloa arautu eta hori ematen duten ikastetxeek bete beharreko baldintzak zein zikloko hezkuntza arloko edukiak ezarri zituen martxoaren 26ko 28/2007 Foru Dekretua aldatu zen.
Kontuan harturik Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuaren, Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuaren eta Baliabide Ekonomikoen Zerbitzuaren aldeko txostenak.
Ikusita martxoaren 28ko 28/2007 Foru Dekretu aipatuaren 28. artikuluan ezarritakoa.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1.d) artikuluaren bidez eskuordetutako ahalmenak erabiliz, eta Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuak proposaturik,
EBATZI DUT:
1. Baimena ematea Noain Elortzibarko “Boliche” Haur Hezkuntzako lehen zikloko ikastetxe pribatuari modu iragankorrean ireki eta jarduteko, 2013/14 eta 2014/15 ikasturteetarako, ondorioak 2013/14 ikasturtearen hasieratik aurrera dituela.
2. Nafarroako Gobernuko Unibertsitatez Kanpoko Ikastetxeen Erregistroan ikastetxearen datu hauek inskribatuko dira aldi baterako:
–Ikastetxearen kodea: 31014566.
–Titularra: Servicios Sociales Aserve, Sociedad Limitada. (IFK: B31886138).
–Izen generikoa: Haur Hezkuntzako lehen zikloko ikastetxe pribatua.
–Berariazko izena: Boliche.
–Helbidea, Tuterako merindadea kalea, 4 behea.
–Herria: Noain.
–Udalerria: Noain (Elortzibar).
–Baimendutako ikasketak: Haur Hezkuntzako lehen zikloa, martxoaren 26ko 28/2007 Foru Dekretuaren eranskinean Nafarroarentzat ezarritako hezkuntza edukien arabera. Ikastetxeak 1-3 urteko adin tartearentzat eskainiko ditu ikasketa horiek.
–Baimendutako gehieneko osaera juridikoa: 2 unitate.
3. Urte 1etik 3ra bitarteko adin tarte baimenduaren barruan, zentroko titularrak 2 unitateak adinen artean banatzen ahalko ditu, ikasturte bakoitzean sortzen diren beharren arabera, betiere martxoaren 28ko 28/2007 Foru Dekretuaren 18. artikuluan ezarritako ratioak errespetatuz.
4. 2014/15 ikasturtetik aurrera funtzionatzeko, zentroko titularrak mugagabe ireki eta funtzionatzeko eskatu beharko du, 2015/16 ikasturtea hasi baino lehenago, behar bezain garaiz.
5. Ikastetxearen titularrak baimena eskatu beharko dio departamentuari ikastetxearen konfigurazioan edozein aldaketa egiteko, horren ondorioz aurreko atalean ageri diren erregistroko datuak edo instalazioak aldatzen badira edo instalazioen erabilera edo helburua aldatzen bada, uztailaren 6ko 28/2007 Foru Dekretuaren 29. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.
6. Aipatu 28/2007 Foru Dekretuaren 30. artikuluan aipatutako kasuetan, ikastetxearen baimena baliorik gabe uzten ahalko da, bertan ezartzen den prozedurari jarraikiz.
7. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.
8. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.
9. Ebazpen hau igortzea ikastetxearen titular-sustatzaileari, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari eta Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuari; 0-3 urteko Haurren eta Landa Eskolen Atalari, Araubide Administratiboaren Atalari, Ikastetxeen, Finantzaketaren eta Ikasketetarako Laguntzen Atalari, Kontratazioaren, Zerbitzu Osagarrien eta Koordinazio Administratiboaren Atalari eta Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Bulegoari.
Iruñean, 2013ko urriaren 14an.–Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusia, Iñigo Huarte Huarte.
Iragarkiaren kodea: F1314629