220. ALDIZKARIA - 2013ko azaroaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

222/2013 FORU AGINDUA, urriaren 18koa, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak emana, Nafarroako Administrazio Publikoetako Zerbitzu Publikoen Kalitaterako VII. Saria, 2013. urtekoa, ebazten duena.

Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak urtarrilaren 3an emandako 1/2013 Foru Aginduaren bitartez, Nafarroako Administrazio Publikoetako Zerbitzu Publikoen Kalitaterako VII. Sariaren deialdia egin zen, 2013. urteari dagokiona, zerbitzu publikoen kalitatea hobetzen eta kudeaketarako jardunbide egokien bidez herritarren beharrak betetzen nabarmendu diren Nafarroako edozein Administrazio Publikotako erakunde, unitate eta entitateak saritu eta aintzatesteko.

Deialdiaren 5.1 oinarrian xedatutakoari jarraikiz, saria ebaluatu duen epaimahaiko burua Gobernu Irekiaren eta Teknologia Berrien zuzendari nagusi Valentín Elizondo Nevarez jauna izan da, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak izendatuta. Epaimahaiko kideak hauek izan dira: Iñaki Arana García jauna, Nafarroako Bikaintasunerako Fundazioko zuzendaria; Mariano Herrero Ibáñez jauna, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioko burua; Alberto Ecay Pagoto jauna, Antolaketa eta Modernizazio Zerbitzuko zuzendaria; eta Tomás Rodríguez Garraza jauna, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendaria. Mahaikide-idazkari gisa, Ángel M.ª Iturralde García jauna aritu da, Ebaluazio eta Kalitate Ataleko burua. Hori guztia aditzera ematen da, deialdiaren 6.1 oinarrian ezarritakoarekin bat.

11 lan aurkeztu dira sarira. Gainera, 2013ko irailaren 26ko aktan jaso bezala, epaimahaiak Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoaren Nafarroako Probintziako Zuzendaritza baztertu du parte-hartzetik, horrek ez baitu betetzen deialdiaren 2.1 oinarriko baldintza, Nafarroako administrazio publikoetako erakunde publikoa izatea, alegia. Epaimahaiak gainerako lanak ebaluatu ditu eta, 2013ko irailaren 26an, bere proposamen lotzailea eman du, 5.5 oinarrian xedatutakoarekin bat. Hona hemen epaia:

“Nafarroako Administrazio Publikoetako Zerbitzu Publikoen Kalitaterako Saria Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Osasun Mentalaren Sareari ematen zaio honako honengatik: –Bezeroek sumatutako gogobetetasuna Nafarroako Osasun Mentalaren Sareak etengabe hobetzeko duen konpromisoari lotuta. Eredua eta emaitzak–.”

Ondokoei akzesitak ematen zaizkie:

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Nafarroako Odol eta Ehun Bankuari, honako honengatik: –Nafarroako Odol emaileek itxoiteko denbora hobetzea–.

Iruñeko Udaltzaingoari, honako honengatik: –Trafikoko Biktimen Arretarako Bulegoa–.

Horrenbestez, sariaren epaimahaiak egindako proposamena ikusirik, eta urtarrilaren 3ko 1/2013 Foru Aginduaren 6. oinarrian ezarritakoarekin bat,

AGINDU DUT:

1. Nafarroako Administrazio Publikoetako Zerbitzu Publikoen Kalitaterako Saria Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Osasun Mentalaren Sareari ematea, honako honengatik: ‘Bezeroek sumatutako gogobetetasuna Nafarroako Osasun Mentalaren Sareak etengabe hobetzeko duen konpromisoari lotuta. Eredua eta emaitzak.’

2. Akzesita ematea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Nafarroako Odol eta Ehun Bankuari, honako honengatik: ‘Nafarroako Odol emaileek itxoiteko denbora hobetzea’.

3. Akzesita ematea Iruñeko Udaltzaingoari, honako honengatik: ‘Trafikoko Biktimen Arretarako Bulegoa’.

4. Foru agindu hau igortzea Gobernu Irekiaren eta Teknologia Berrien zuzendari nagusiari; Osasun Departamentuko Osasun Mentalaren Sareari, Nafarroako Odol eta Ehun Bankuari, Osasun Foroari eta Tuterako Osasun Barrutiari; Iruñeko Udaltzaingoari eta Iruñeko Udaleko Compañia zentroari; Lizarrako Udalaren Bizitza, Lana eta Familia Bateratzeko Tokiko Itunari; Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari; Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuko Berrikuntzarako eta Ezagutzaren Transferentziarako Zerbitzuari eta Lan Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

5. Foru Agindu hau jakinaraztea Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoaren Nafarroako Probintziako Zuzendaritzari, eta ohartaraztea haren kontra aurreko errekerimendua egin dezakeela, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan zehaztutako moduan eta epean, edo hura zuzenean aurkaratu dezakeela Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

6. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2013ko urriaren 18an.–Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilaria, Javier Morrás Iturmendi.

Iragarkiaren kodea: F1314613