220. ALDIZKARIA - 2013ko azaroaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

66/2013 FORU DEKRETUA, azaroaren 6koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gobernu Kontseiluko kide bat Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluko kide izendatzen duena.

Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 14.3 artikuluak ezartzen du, besteak beste, Gizarte Kontseiluan irakasle bat, ikasle bat eta administrazioko eta zerbitzuetako langileen ordezkari bat izanen direla, Unibertsitateko Gobernuko Kontseiluak bere kideen artean hautatuak.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluari buruzko uztailaren 2ko 15/2008 Foru Legearen 9. artikuluak ezartzen du bere osaera, eta bertan ageri dira Gobernu Kontseiluak Unibertsitate komunitatearen ordezkari izateko hautatuak: irakasle bat, ikasle bat eta administrazioko eta zerbitzuetako langileen ordezkari bat.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gobernu Kontseiluak, 2013ko urriaren 9ko bilkuran Urtzi Rodrigo Jusué hautatu zuen Ikasleen Sektoreko ordezkari izan zedin Unibertsitateko Gizarte Kontseiluan.

Horrenbestez, Hezkuntzako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2013ko azaroaren 6an egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. Goizane Villabona Urriza andrea, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluko kidea, kargutik kentzea, eta emandako zerbitzuak eskertzea.

2. Urtzi Rodrigo Jusué jauna Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluko kide izendatzea, ikasleen sektorearen ordezkari.

3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2013ko azaroaren 6an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Yolanda Barcina Angulo.–Hezkuntzako kontseilaria, José Iribas Sánchez de Boado.

Iragarkiaren kodea: F1315484