220. ALDIZKARIA - 2013ko azaroaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

65/2013 FORU DEKRETUA, azaroaren 6koa, José Ángel Alonso García jauna Nafarroako Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoko Bitartekaritza eta Orientazio Zerbitzuko zuzendari izendatzen duena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa arautzen duen abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 26.1 artikuluak xedatzen du zerbitzuko zuzendariak Gobernuak izendatu eta kargutik kenduko dituela, foru dekretuen bidez, kasuan kasuko kontseilariak proposaturik.

Horiek horrela, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2013ko azaroaren 6an egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. José Ángel Alonso García jauna Nafarroako Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoko Bitartekaritza eta Orientazio Zerbitzuko zuzendari izendatzen da, 2013ko azaroaren 13tik aurrerako ondorioekin.

2. Foru dekretu hau interesdunari jakinaraztea, eta Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, Nafarroako Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoko zuzendari kudeatzaileari eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2013ko azaroaren 6an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Yolanda Barcina Angulo.–Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilaria, Lourdes Goicoechea Zubelzu.

Iragarkiaren kodea: F1315483