218. ALDIZKARIA - 2013ko azaroaren 12a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

BILBOKO LAN ARLOKO 8. EPAITEGIA

Ediktua. 595/2013 prozedura
Judiziorako eta galdeketarako zitazio zedula

Clara Aguirrezabal Arana, Bilboko Lan arloko 8. Epaitegiko idazkari judizialak, aditzera ematen dut: aipatutako jarduketetan erabaki da ondoko pertsona hauek zitatzea, behean adierazten den moduan:

Zitatzeko agindu duen organoa:

Bilboko Lan arloko 8. Epaitegia.

Zein auzitan:

595/2013 judizioa, Francisco Javier Salazar Corcuerak eskaturik, gizarte segurantza dela-eta.

Zitatua:

La Cocina de Castejón, S.L., alderdi demandatu gisa judizio horretan.

Zitazioaren xedea:

Judizioan parte hartzea, eta kasua bada, judizioko egitate eta inguruabarren gainean Francisco Javier Salazar Corcuerak eskatutako galdeketari erantzutea, Epaitegiak bidezkotzat jotzen badu.

Bi alderdiei, judizioa egin aurretik beren nortasuna frogatu beharko dute, eta horretarako Justizia Jauregiko 6. solairuan dagoen bulego judizialeko idazkari judizialaren aurrean agertuko dira. Halaber, kasua bada, prozesuan izanen dituzten ordezkariek beren burua identifikatu beharko dute.

Zein toki, egun eta ordutan agertu behar duen:

2013/12/19an, 09:15ean agertu behar du Justizia Jauregian, 12. judizio aretoan (Berroeta Aldamar, 10, lehenengo solairua), dagokion judizioa egiteko.

Legezko ohartarazpenak:

1.–Bidezko arrazoirik gabe agertzen ez bazara, horrek ez du galaraziko judizioa egitea, eta aurrera jarraituko du, auzi-iheslaria zarela deklaratu beharrik izan gabe (Lan Prozedurari buruzko Legearen 83. artikuluko 3. idatz-zatia).

Aurrerantzean jakinarazpenak epaitegi honetako iragarki-lekuan eginen dira, autoenak, epaienak eta epatzeenak izan ezik (Lan Prozedurari buruzko Legearen 59. artikulua).

2.–Erabili nahi dituzun frogabide guztiak eraman behar dituzu judiziora (Lan Prozedurari buruzko Legearen 82.2 artikulua).

3.–Judiziora abokatuak lagunduta edo prokuradore nahiz lan harremanetako gradudun kolegiatuak ordezkatuta agertzeko asmoa baduzu, hala adierazi behar diozu epaitegi honi idazki baten bidez, ediktu hau argitaratu ondoko bi eguneko epean (Lan Prozedurari buruzko Legearen 21.2 artikulua).

4.–Agertzen ez bazara eta bidezko arrazoirik frogatzen ez baduzu, Epaitegiak aitortutzat jotzen ahalko ditu zure kalterako diren egitate eztabaidatuak (Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 304. artikulua, Lan Prozedurari buruzko Legearen 91. artikuluari dagokionez).

5.–Ediktu hau argitaratzeak alderdi demandatuari zitazioa legez agindutako moduan egiteko balio du, non den jakiterik ez baitago.

Zitatuak autoak aztertzen ahalko ditu Epaitegiko Idazkaritzan, judizioa egiten den egunera arte.

Bilbon, 2013ko urriaren 15ean.–Idazkari judiziala, Begoña Gil Zabala.

Iragarkiaren kodea: J1314734