218. ALDIZKARIA - 2013ko azaroaren 12a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

TUTERAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
3. EPAITEGIA

Ediktua. 329/2013 espedientea

Jorge Navarro Fernández jauna, Tuterako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3. Epaitegiko idazkari judiziala.

Aditzera ematen dut: epaitegi honetan traktua berriro hasteko 329/2013 jabari-espedientearen prozedura bideratzen ari da, María Jesús Lorentek, Alejandra Ruiz Lorentek, Fermín Ruiz Lorentek eta Daniel Ruiz Lorentek eskaturik, honako finka honen zuzenketa egiteko:

Landa finka.–Lur finka, larraina, Las Bajas izenekoa, Ablitasko udal mugapean, Montecillo alderdian kokatua. Azalera ehun eta berrogeita hamaika erregukoa da, edo hamahiru hektarea, berrogeita hamasei area eta berrogeita hemezortzi zentiareakoa. Mugak: iparraldean, bidea eta Mendianike ibaia; hegoaldean, Montecillo bazkalekua, Udalaren jabetzakoa dena, eta Barrio Berdeko Cuevas Bajas; ekialdean, Mendianique ibaia eta bidea; mendebaldean, Montecillo bazkalekua, Udalaren jabetzakoa dena, eta Cuevas Bajas. Honako bide hauek zeharkatzen dute: Ribaforadako bidea, Cuevasko bidea (Ribaforadakoarekin bat egiten duena), ingurabidea (Ribaforadakotik abiatuta, haraino itzultzen da gero), altxonbidea (Ribaforadakotik abiatzen dena) eta Portilloko bidea (Ribaforadakotik abiatzen da hura ere).

Finka horretatik laurogeita hamar bananketa egin dira, azalera guztira 34.371,80 metro koadrokoa izanik; gainerakoa deskribatzeko dago, horien ondoren.

Erregistroko 3.278. finka da; Tuterako 1. Jabetza Erregistroan dago inskribatuta, Ablitasko 54. liburuan, 1.030. liburukian, 237. orrian.

Honen bidez, egun honetako probidentzian erabakitakoarekin bat, eskatutako inskripzioaren ondorioz kalte har dezaketen pertsona aipatugabeei dei egiten zaie, ediktu hau argitaratu ondoko hamar eguneko epean espedientean ager daitezen eta eskubidez komeni zaiena alega dezaten.

Tuteran, 2013ko irailaren 2an.–Idazkari judiziala, Jorge Navarro Fernández.

Iragarkiaren kodea: J1314890