218. ALDIZKARIA - 2013ko azaroaren 12a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 2. EPAITEGIA

Ediktua. 120/2013 prozedura arrunta

Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela, diru kopuru baten erreklamazioa dela-eta, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaiaren xedapen zatia, hitzez hitz:

Partez baiesten dut Elena Maturen Miguel prokuradore andreak Jon de Irala Estevezen izenean eta hura ordezkatuz jarri duen demanda eta, horrenbestez, auzi-ihesean den Lednova Soluciones, S.L. kondenatzen dut demandatzaileari 13.33,04 euro ordaintzera, gehi demanda jarri zenetik sortutako legezko interesak, Prozedura Zibilari buruzko Legearen 576. artikulua aplikatuta, eta prozesuko kostuak ordaintzera.

Epai honen aurka apelazio-errekurtsoa jar daiteke epaitegi honi zuzendua, 20 eguneko epean.

Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut. Epaiaren lekukotza egin bedi autoei eransteko.

Eta Lednova Soluciones, S.L.ri jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2013ko urriaren 21ean.–Idazkari judiziala, Maite Arenaza Sarasola.

Iragarkiaren kodea: J1314703