218. ALDIZKARIA - 2013ko azaroaren 12a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2012-S-976

Uncona, S.A.k honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Uncona, S.A.

Xedea: harrobi baten instalazioetako hondakin urak isurtzeko baimena.

Ibilgua: Elortz ibaia, Sarrigorri erreka (Elortz ibaia).

Unitate hidrogeologikoa: Alaitz mendilerroa.

Isurketa eginen den udal mugapea: Tebas-Muru Artederreta (Nafarroa).

Isurketa instalazioetatik heldu diren urena da, batetik, urtean 6.150 m³-ko bolumenarekin, behin dekantazio putzuetan araztu ondoren, ibilgura isurtzen dena, eta, bestetik, ur sanitarioena, urtean 350 m³-ko bolumenarekin hobi septikoan igaro ondotik lurrean iragazten dena.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), eta espedientearen eta dokumentazio teknikoaren fotokopiak, berriz, Iruñean egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2013ko urriaren 4an.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Francisco José Hijós Bitrián.

Iragarkiaren kodea: E1314407