218. ALDIZKARIA - 2013ko azaroaren 12a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2013-MC-40 / 2007-RC-879

Ebroko Ur Konfederazioko ur komisarioak 2013ko abuztuaren 1ean erabakita, ur publikoen aprobetxamendu baten ezaugarriak aldatzeko espedientea tramitatzen ari da; aprobetxamendua Ebro ibaian da (Nafarroa), eta Tuterako Udalari eman zitzaion, bertako bizilagunen hornidurarako, Ministerioaren 1933ko urtarrilaren 14ko Aginduaren bidez, eta Aprobetxamenduen Liburuan 26167 zenbakiarekin inskribatu zen. Harguneen kopurua aldatu da (2tik 4ra).

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), bulego orduetan.

Zaragozan, 2013ko irailaren 19an.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Francisco José Hijós Bitrián.

Iragarkiaren kodea: E1314340