218. ALDIZKARIA - 2013ko azaroaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZANGOZAKO ESKUALDEKO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Datu pertsonaleko fitxategiak sortzea

Zangozako Eskualdeko Zerbitzuen Mankomunitateko Batzarrak erabaki hau hartu du:

Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak bere 20. artikuluan xedatzen duenez, Herri Administrazioen fitxategiak sortu, aldatu eta kentzeko nahitaezkoa da xedapen orokor bat, Estatuko Aldizkari Ofizialean edo kasuan kasuko egunkari ofizialean argitaratua.

Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa garatzeko Erregelamenduak, abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretuaren bidez onetsiak, indarra hartzeak berritasun batzuk sartu ditu, 53. eta 54. artikuluen bidez, xedapenaren moduari eta edukiari dagokienez; hartara, nabarmentzen du fitxategiaren tratamendu sistema zehaztu beharra, izaten ahal baita automatizatua, automatizatu gabea edo partez automatizatua.

Aipatutako lege horren 20. artikuluan eta hura garatzeko Erregelamenduaren 52. artikuluan ezarritakoa bete beharrez,

ERABAKI DA:

Lehenbizikoa.–Zangozako Eskualdeko Zerbitzuen Mankomunitateko fitxategiak dira Zangozako Eskualdeko Zerbitzuen Mankomunitateko Batzarrak hartutako erabaki honen eranskinekoak.

Bigarrena.–Zangozako Eskualdeko Zerbitzuen Mankomunitateko Batzarrean hartutako erabaki honen I. eranskineko fitxategiak sortu dira, 15/1999 Lege Organikoaren 20. artikulua eta bera garatzeko Erregelamenduaren 54.1 artikulua bete beharrez.

Hirugarrena.–Batzarrean hartutako erabaki honen eranskineko fitxategien araua izanen da bakoitzerako zehazten diren xedapen orokorra eta jarraibideak, eta betiere egonen dira aplikatzen ahal zaizkien goragoko legezko eta erregelamenduzko arauen mendean.

Laugarrena.–15/1999 Legea garatzeko Erregelamenduaren 55. artikulua bete beharrez, fitxategiak jakinaraziko dira Datuak babesteko Erregistro Orokorrean inskriba daitezen; horretarako hogeita hamar eguneko epea izanen da Batzarraren erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik.

Borzgarrena.–Batzarraren erabaki honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Zangozan, 2013ko urriaren 25ean.–Mankomunitateko burua, Jesús Esparza Iriarte.

I. ERANSKINA

Fitxategi sortu berriak

Fitxategia: Curriculuma.

a) Fitxategiaren identifikazioa eta, hartara, izena, helburuaren deskripzioa eta erabilera aurreikusiak zehaztea.

a.1) Fitxategiaren identifikazioa: Curriculuma.

a.2) Helburua eta erabilera aurreikusiak: jasotzen diren curriculum vitaeak kudeatzea. Giza baliabideak.

b) Datuen jatorria eta, hartara, zehaztea datu pertsonalak zein jende multzorengandik erdietsi nahi diren edo zein jende multzo dagoen datu horiek ematera behartua, eta, orobat, datuak biltzeko prozedura eta haien etorkia zehaztea.

b.1) Multzoa: eskatzaileak.

b.2) Etorkia: interesduna bera edo haren legezko ordezkaria.

c) Fitxategiaren oinarrizko egitura eta haren antolaketan erabilitako tratamendu sistema.

c.1) Egitura: izen-deiturak, helbidea, IFZ/NAN, telefonoa, helbide elektronikoa, sinadura/hatz marka.

Bestelako kategoria pertsonalak:

–Ezaugarri pertsonalei buruzko datuak (egoera zibilari buruzko datuak - sorteguna - sorlekua - adina - sexua - nazionalitatea).

–Ikasketen eta lanbideen gaineko datuak (prestakuntza, titulazioak - lan esperientzia).

–Merkataritzako datuak.

–Inguruabar sozialak (etxebizitza, zaletasunak).

–Enpleguaren xehetasunak (lanbidea, lanpostua...).

c.2) Tratamendu sistema: zati bat automatizatua daukan fitxategia.

d) Datuen komunikazio aurreikusiak:

fitxategiaren arduradunarekin harreman zuzena duten pertsonak edo erakundeak.

e) Hirugarren herrietarako aurreikusirik dauden nazioarteko transferentziak:

Ez dira egiten edo ez daude aurreikusita datuen tratamenduak Europako Esparru Ekonomikoaren lurraldetik kanpora.

f) Fitxategiaren ardura duten organoak:

Zangozako Eskualdeko Zerbitzuen Mankomunitatea.

g) Zer zerbitzu edo unitatetan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak:

Kale Nagusia, 9 eta 11. 31400 Zangoza (Nafarroa).

h) Segurtasun neurrien maila: oinarrizkoa.

Fitxategia: gizarte prestazioen espedienteak.

a) Fitxategiaren identifikazioa eta, hartara, izena, helburuaren deskripzioa eta erabilera aurreikusiak zehaztea.

a.1) Fitxategiaren identifikazioa: gizarte prestazioen espedienteak.

a.2) Helburua eta erabilera aurreikusiak: gizarte zerbitzuen eskaerak eta onuradunak kudeatzea. Gizarte laguntza kudeatzea, hezkuntza, kultur eta gizarte jarduerak, administrazio kudeaketa eta kontabilitatearena.

b) Datuen jatorria eta, hartara, zehaztea datu pertsonalak zein jende multzorengandik erdietsi nahi diren edo zein jende multzo dagoen datu horiek ematera behartua, eta, orobat, datuak biltzeko prozedura eta haien etorkia zehaztea.

b.1) Multzoa: kideak; bezeroak eta erabiltzaileak; eskatzaileak; onuradunak.

b.2) Etorkia: interesduna bera edo haren legezko ordezkaria.

c) Fitxategiaren oinarrizko egitura eta haren antolaketan erabilitako tratamendu sistema.

Babes berezia duten datuak: arraza jatorria; osasuna.

c.1) Egitura: izen-deiturak, helbidea, IFZ/NAN, telefonoa, helbide elektronikoa, sinadura/hatz marka. Osasun txartela, irudia/ahotsa.

–Bertzelako kategoria pertsonalak:

–Ezaugarri pertsonalei buruzko datuak (egoera zibilari buruzko datuak - sorteguna - sorlekua - adina - sexua - nazionalitatea).

–Ikasketen eta lanbideen gaineko datuak (prestakuntza, titulazioak - lan esperientzia).

–Merkataritzako datuak.

–Inguruabar sozialak (etxebizitza, zaletasunak).

–Enpleguaren xehetasunak (lanbidea, lanpostua...).

–Ondasun eta zerbitzuen transakzioak (finantza transakzioak).

–Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak (bankuetako kontuak).

c.2) Tratamendu sistema: zati bat automatizatua daukan fitxategia.

d) Datuen komunikazio aurreikusiak: fitxategiaren arduradunarekin harreman zuzena duten pertsonak edo erakundeak. Gizarte Segurantzako erakundeak. Arlo honetan eskumena duen administrazio publikoa. Bankuak, aurrezki kutxak eta rural kutxak.

e) Hirugarren herrietarako aurreikusirik dauden nazioarteko transferentziak:

Ez dira egiten edo ez daude aurreikusita datuen tratamenduak Europako Esparru Ekonomikoaren lurraldetik kanpora.

f) Fitxategiaren ardura duten organoak:

Zangozako Eskualdeko Zerbitzuen Mankomunitatea.

g) Zer zerbitzu edo unitatetan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak:

Kale Nagusia, 9 eta 11. 31400 Zangoza (Nafarroa).

h) Segurtasun neurrien maila: maila altua.

Fitxategia: harremanetarako agenda eta posta elektronikoa.

a) Fitxategiaren identifikazioa eta, hartara, izena, helburuaren deskripzioa eta erabilera aurreikusiak zehaztea.

a.1) Fitxategiaren identifikazioa: harremanetarako agenda eta posta elektronikoa.

a.2) Helburua eta erabilera aurreikusiak: datuen posta elektronikoaren kudeaketa. Bezeroen kudeaketa kontabilitatekoa, fiskala eta administratiboa; komunikazio elektronikoko zerbitzuak ematea; komunikazio elektronikoko zerbitzuen gidak/katalogoa; bertzelako xedeak.

b) Datuen jatorria eta, hartara, zehaztea datu pertsonalak zein jende multzorengandik erdietsi nahi diren edo zein jende multzo dagoen datu horiek ematera behartua, eta, orobat, datuak biltzeko prozedura eta haien etorkia zehaztea.

b.1) Multzoa: enplegatuak (enplegatuak). Bezeroak eta erabiltzaileak; hornitzaileak; legezko ordezkariak; elkartekideak eta kideak; eskatzaileak; harremanetarako pertsonak; onuradunak eta kargu publikoak.

b.2) Etorkia:

interesdunak berak eta haren legezko ordezkariak emanda (interesdunak berak eta haren legezko ordezkariak emanda); bertze pertsona fisiko batzuk; jendearengana heltzeko bideak; erregistro publikoak; entitate pribatua eta Administrazio Publikoak.

Biltzeko prozedura: inprimaki ofizialak.

c) Fitxategiaren oinarrizko egitura eta haren antolaketan erabilitako tratamendu sistema.

c.1) Egitura:

Identifikazio datuak: IFZ/NAN, izen-deiturak, helbidea, telefonoa, sinadura/hatz-marka, helbide elektronikoa.

Bestelako kategoria pertsonalak:

–Ezaugarri pertsonalei buruzko datuak (egoera zibilari buruzko datuak - sorteguna - sorlekua - adina - sexua - nazionalitatea).

–Gizarte inguruabarrak.

–Enpleguaren xehetasunak.

–Merkataritzako datuak.

–Datu ekonomiko-finantzarioak eta aseguruetakoak (Bankuko datuak - Nominako datu ekonomikoak).

c.2) Tratamendu sistema: zati bat automatizatua daukan fitxategia.

d) Datuen komunikazio aurreikusiak:

Ez dago lagapenik.

e) Hirugarren herrietarako aurreikusirik dauden nazioarteko transferentziak:

Ez dira egiten edo ez daude aurreikusita datuen tratamenduak Europako Esparru Ekonomikoaren lurraldetik kanpora.

f) Fitxategiaren ardura duten organoak:

Zangozako Eskualdeko Zerbitzuen Mankomunitatea.

g) Zer zerbitzu edo unitatetan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak:

Kale Nagusia, 9 eta 11. 31400 Zangoza

h) Segurtasun neurrien maila: oinarrizkoa.

Fitxategia: sarrera-irteeren erregistroa.

a) Fitxategiaren identifikazioa eta, hartara, izena, helburuaren deskripzioa eta erabilera aurreikusiak zehaztea.

a.1) Fitxategiaren identifikazioa: sarrera-irteeren erregistroa.

a.2) Helburua eta erabilera aurreikusiak: Udalaren eta haren zerbitzuen kudeaketaren beraren gaineko agiri guztien kudeaketa: bertzelako xedeak.

b) Datuen jatorria eta, hartara, zehaztea datu pertsonalak zein jende multzorengandik erdietsi nahi diren edo zein jende multzo dagoen datu horiek ematera behartua, eta, orobat, datuak biltzeko prozedura eta haien etorkia zehaztea.

b.1) Multzoa: enplegatuak (enplegatuak); bezeroak eta erabiltzaileak; hornitzaileak; legezko ordezkaria; elkartekideak eta kideak; eskatzaileak; harremanetarako pertsonak; onuradunak eta udalerriko bizilagunak.

b.2) Etorkia:

–Interesdunak berak eta haren legezko ordezkariak emanda (interesdunak berak edo haren legezko ordezkariak emanda).

–Erregistro Publikoa.

–Biltzeko prozedura: inprimaki ofizialak.

c) Fitxategiaren oinarrizko egitura eta haren antolaketan erabilitako tratamendu sistema.

c.1) Egitura:

Identifikazio datuak: IFZ/NAN, izen-deiturak, helbidea, telefonoa, sinadura/hatz-marka, helbide elektronikoa.

Bestelako kategoria pertsonalak:

–Ezaugarri pertsonalei buruzko datuak (Egoera zibilari buruzko datuak-Sorteguna-Sorlekua-Adina-Sexua-Nazionalitatea), ikasketen eta lanbideen gaineko datuak (prestakuntza, titulazioak-laneko eskarmentua), gizarte inguruabarrak, enpleguari buruzko xehetasunak, merkataritzako jakingarriak, ondasun eta zerbitzuak eskualdatzea, datu ekonomiko-finantziarioak eta aseguruetakoak (Bankuko datuak-Nominaren datu ekonomikoak).

c.2) Tratamendu sistema: zati bat automatizatua daukan fitxategia.

d) Datuen komunikazio aurreikusiak:

Erregistro publikoei, arlo horretan eskumenak dituen Administrazio Publikoari, aseguru entitateei (ukituen adostasuna dago.).

e) Hirugarren herrietarako aurreikusirik dauden nazioarteko transferentziak:

Ez dira egiten edo ez daude aurreikusita datuen tratamenduak Europako Esparru Ekonomikoaren lurraldetik kanpora.

f) Fitxategiaren ardura duten organoak:

Zangozako Eskualdeko Zerbitzuen Mankomunitatea.

g) Zer zerbitzu edo unitatetan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak:

Kale Nagusia, 9 eta 11. 31400 Zangoza.

h) Segurtasun neurrien maila: oinarrizkoa.

Fitxategia: bezeroak.

a) Fitxategiaren identifikazioa eta, hartara, izena, helburuaren deskripzioa eta erabilera aurreikusiak zehaztea.

a.1) Fitxategiaren identifikazioa: bezeroak.

a.2) Helburua eta erabilera aurreikusiak: bezeroen kudeaketa eta bezero potentzialena zergen, kontabilitatearen, administrazioaren eta merkataritzaren arloetan.

b) Datuen jatorria eta, hartara, zehaztea datu pertsonalak zein jende multzorengandik erdietsi nahi diren edo zein jende multzo dagoen datu horiek ematera behartua, eta, orobat, datuak biltzeko prozedura eta haien etorkia zehaztea.

b.1) Multzoa: bezero eta erabiltzaileak.

b.2) Etorkia: interesduna bera edo haren legezko ordezkaria. Administrazio Publikoak.

c) Fitxategiaren oinarrizko egitura eta haren antolaketan erabilitako tratamendu sistema.

Babes berezia duten datuak:

c.1) Egitura: izen-deiturak, helbidea, IFZ/NAN, telefonoa, helbide elektronikoa, sinadura/hatz marka. Irudia/ahotsa.

Bestelako kategoria pertsonalak:

–Ezaugarri pertsonalei buruzko datuak (egoera zibilari buruzko datuak - sorteguna - sorlekua - adina - sexua - nazionalitatea).

–Merkataritzako datuak.

–Inguruabar sozialak (etxebizitza, zaletasunak).

–Ondasun eta zerbitzuen transakzioak (finantza transakzioak).

–Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak (bankuetako kontuak).

c.2) Tratamendu sistema: zati bat automatizatua daukan fitxategia.

d) Datuen komunikazio aurreikusiak: Zerga Administrazioa. Erregistro publikoak. Administrazio Publikoko beste organo batzuk. Arlo honetan eskumena duen administrazio publikoa. Bankuak, aurrezki kutxak eta rural kutxak.

e) Hirugarren herrietarako aurreikusirik dauden nazioarteko transferentziak:

Ez dira egiten edo ez daude aurreikusita datuen tratamenduak Europako Esparru Ekonomikoaren lurraldetik kanpora.

f) Fitxategiaren ardura duten organoak:

Zangozako Eskualdeko Zerbitzuen Mankomunitatea.

g) Zer zerbitzu edo unitatetan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak:

Kale Nagusia, 9 eta 11. 31400 Zangoza (Nafarroa).

h) Segurtasun neurrien maila: oinarrizkoa.

Fitxategia: batzarreko eta batzordeko kideak.

a) Fitxategiaren identifikazioa eta, hartara, izena, helburuaren deskripzioa eta erabilera aurreikusiak zehaztea.

a.1) Fitxategiaren identifikazioa: batzarreko eta batzordeko kideak.

a.2) Helburua eta erabilera aurreikusiak: bezeroen kudeaketa eta bezero potentzialena zergen, kontabilitatearen, administrazioaren eta merkataritzaren arloetan. Batzarreko eta batzordeko kideen kudeaketa.

b) Datuen jatorria eta, hartara, zehaztea datu pertsonalak zein jende multzorengandik erdietsi nahi diren edo zein jende multzo dagoen datu horiek ematera behartua, eta, orobat, datuak biltzeko prozedura eta haien etorkia zehaztea.

b.1) Multzoa: elkartekideak eta kideak; kargu publikoak.

b.2) Etorkia: interesduna bera edo haren legezko ordezkaria. Administrazio Publikoak.

c) Fitxategiaren oinarrizko egitura eta haren antolaketan erabilitako tratamendu sistema.

c.1) Egitura: izen-deiturak, helbidea, IFZ/NAN, telefonoa, helbide elektronikoa.

Bestelako kategoria pertsonalak:

–Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak (bankuetako kontuak).

c.2) Tratamendu sistema: zati bat automatizatua daukan fitxategia.

d) Datuen komunikazio aurreikusiak:

Ez da aurreikusi lagapenik.

e) Hirugarren herrietarako aurreikusirik dauden nazioarteko transferentziak:

Ez dira egiten edo ez daude aurreikusita datuen tratamenduak Europako Esparru Ekonomikoaren lurraldetik kanpora.

f) Fitxategiaren ardura duten organoak:

Zangozako Eskualdeko Zerbitzuen Mankomunitatea.

g) Zer zerbitzu edo unitatetan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak:

Kale Nagusia, 9 eta 11. 31400 Zangoza (Nafarroa).

h) Segurtasun neurrien maila: oinarrizkoa.

Fitxategia: administrazio kudeaketa, kudeaketa ekonomikoa eta kontabilitatearen arlokoa.

a) Fitxategiaren identifikazioa eta, hartara, izena, helburuaren deskripzioa eta erabilera aurreikusiak zehaztea.

a.1) Fitxategiaren identifikazioa: administrazio kudeaketa, kudeaketa ekonomikoa eta kontabilitatearen arlokoa.

a.2) Helburua eta erabilera aurreikusiak: bezeroen kudeaketa, kontabilitatearena, fiskala eta administratiboa. Beste helburu mota bat.

b) Datuen jatorria eta, hartara, zehaztea datu pertsonalak zein jende multzorengandik erdietsi nahi diren edo zein jende multzo dagoen datu horiek ematera behartua, eta, orobat, datuak biltzeko prozedura eta haien etorkia zehaztea.

b.1) Multzoa: kideak; bezeroak eta erabiltzaileak; eskatzaileak; onuradunak. Enplegatuak; hornitzaileak.

b.2) Etorkia: interesduna bera edo haren legezko ordezkaria. Administrazio Publikoak.

c) Fitxategiaren oinarrizko egitura eta haren antolaketan erabilitako tratamendu sistema.

c.1) Egitura: izen-deiturak, helbidea, IFZ/NAN, telefonoa, helbide elektronikoa, sinadura/hatz marka.

Bestelako kategoria pertsonalak:

–Ezaugarri pertsonalei buruzko datuak (egoera zibilari buruzko datuak - sorteguna - sorlekua - adina - sexua - nazionalitatea).

–Ikasketen eta lanbideen gaineko datuak (prestakuntza, titulazioak - lan esperientzia).

–Inguruabar sozialak (etxebizitza, zaletasunak).

–Enpleguaren xehetasunak (lanbidea, lanpostua...).

c.2) Tratamendu sistema: zati bat automatizatua daukan fitxategia.

d) Datuen komunikazio aurreikusiak: fitxategiaren arduradunarekin harreman zuzena duten pertsonak edo erakundeak. Gizarte Segurantzako erakundeei. Arlo honetan eskumena duen administrazio publikoa. Aseguru entitateak; osasun entitateak. Zerga Agentzia.

e) Hirugarren herrietarako aurreikusirik dauden nazioarteko transferentziak:

Ez dira egiten edo ez daude aurreikusita datuen tratamenduak Europako Esparru Ekonomikoaren lurraldetik kanpora.

f) Fitxategiaren ardura duten organoak:

Zaraitzuko eta Nabaskozeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea, Nafarroa.

g) Zer zerbitzu edo unitatetan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak:

Kale Nagusia, 9 eta 11. 31400 Zangoza (Nafarroa).

h) Segurtasun neurrien maila: oinarrizkoa.

Fitxategia: lan-kontratuduna.

a) Fitxategiaren identifikazioa eta, hartara, izena, helburuaren deskripzioa eta erabilera aurreikusiak zehaztea.

a.1) Fitxategiaren identifikazioa: lan-kontratuduna.

a.2) Helburua eta erabilera aurreikusiak: giza baliabideak, nominak eta laneko arriskuen prebentzioa kudeatzea.

b) Datuen jatorria eta, hartara, zehaztea datu pertsonalak zein jende multzorengandik erdietsi nahi diren edo zein jende multzo dagoen datu horiek ematera behartua, eta, orobat, datuak biltzeko prozedura eta haien etorkia zehaztea.

b.1) Multzoa: enplegatuak.

b.2) Etorkia: interesduna bera edo haren legezko ordezkaria.

c) Fitxategiaren oinarrizko egitura eta haren antolaketan erabilitako tratamendu sistema.

c.1) Egitura: izen-deiturak, helbidea, IFZ/NAN, telefonoa, helbide elektronikoa, sinadura/hatz marka. Irudia/ahotsa.

Bestelako kategoria pertsonalak:

–Ezaugarri pertsonalei buruzko datuak (egoera zibilari buruzko datuak - sorteguna - sorlekua - adina - sexua - nazionalitatea).

–Ikasketen eta lanbideen gaineko datuak (prestakuntza, titulazioak - lan esperientzia).

–Ondasun eta zerbitzuen transakzioak (finantza transakzioak).

–Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak (bankuko kontua).

–Enpleguaren xehetasunak (lanbidea, lanpostua...).

–Babes berezia duten datuak: osasuna.

d) Datuen komunikazio aurreikusiak: fitxategiaren arduradunarekin harreman zuzena duten pertsonak edo erakundeak. Gizarte Segurantzako erakundeei. Arlo honetan eskumena duen administrazio publikoa. Aseguru entitateak; osasun entitateak. Zerga Agentzia. Bankuak, aurrezki kutxak eta rural kutxak.

e) Hirugarren herrietarako aurreikusirik dauden nazioarteko transferentziak:

Ez dira egiten edo ez daude aurreikusita datuen tratamenduak Europako Esparru Ekonomikoaren lurraldetik kanpora.

f) Fitxategiaren ardura duten organoak:

Zaraitzuko eta Nabaskozeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea, Nafarroa.

g) Zer zerbitzu edo unitatetan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak:

Kale Nagusia, 9 eta 11. 31400 Zangoza (Nafarroa).

h) Segurtasun neurrien maila: oinarrizkoa.

Fitxategia: hornitzaileak.

a) Fitxategiaren identifikazioa eta, hartara, izena, helburuaren deskripzioa eta erabilera aurreikusiak zehaztea.

a.1) Fitxategiaren identifikazioa: hornitzaileak.

a.2) Helburua eta erabilera aurreikusiak: hornitzaileen, bezeroen kudeaketa, kontabilitate fiskala eta administrazio kudeaketa.

b) Datuen jatorria eta, hartara, zehaztea datu pertsonalak zein jende multzorengandik erdietsi nahi diren edo zein jende multzo dagoen datu horiek ematera behartua, eta, orobat, datuak biltzeko prozedura eta haien etorkia zehaztea.

b.1) Multzoa: hornitzaileak.

b.2) Etorkia: interesduna bera edo haren legezko ordezkaria.

c) Fitxategiaren oinarrizko egitura eta haren antolaketan erabilitako tratamendu sistema.

c.1) Egitura: izen-deiturak, helbidea, IFZ/NAN, telefonoa, helbide elektronikoa, sinadura/hatz marka.

Bestelako kategoria pertsonalak:

–Ondasun eta zerbitzuen transakzioak (finantza transakzioak).

–Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak (bankuko kontua).

d) Datuen komunikazio aurreikusiak: fitxategiaren arduradunarekin harreman zuzena duten pertsonak edo erakundeak. Erregistro Publikoa. Arlo honetan eskumena duen administrazio publikoa. Zerga Agentzia. Bankuak, aurrezki kutxak eta rural kutxak.

e) Hirugarren herrietarako aurreikusirik dauden nazioarteko transferentziak:

Ez dira egiten edo ez daude aurreikusita datuen tratamenduak Europako Esparru Ekonomikoaren lurraldetik kanpora.

f) Fitxategiaren ardura duten organoak:

Zaraitzuko eta Nabaskozeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea, Nafarroa.

g) Zer zerbitzu edo unitatetan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak:

Kale Nagusia, 9 eta 11. 31400 Zangoza (Nafarroa).

h) Segurtasun neurrien maila: oinarrizkoa.

Iragarkiaren kodea: L1314902