218. ALDIZKARIA - 2013ko azaroaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Aldaketa Lizentziak eman eta hirigintzan bertzelako jarduketak egiteko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean.
Behin betiko onespena

Zizur Nagusiko Udalak, 2013ko abuztuaren 29an egin osoko bilkuran, aldaketa hasiera batean onetsi zuen Lizentziak eman eta hirigintzan bertzelako jarduketak egiteko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean, eta orobat onetsi geroko erregelamenduzko tramitazioa.

Ordenantza horren espedientea jendaurrean paratu zen iragarkia argitaratuta 2013ko 176. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 12an, eta Herriko Etxeko iragarki oholean. Jendaurreko epean inork ez dio espedienteari inolako alegaziorik aurkeztu, ezta geroago ere. Beraz, eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, hasierako onespenaren erabakia behin betikotzat hartzen da.

Argitara ematen da, aipatu ordenantzaren aldaketaren testu osoarekin batera, behar diren ondorio juridikoak sortzeko.

Zizur Nagusian, 2013ko urriaren 22an.–Alkatea, Luis María Iriarte Larumbe.

ALDAKETA, LIZENTZIAK EMAN ETA HIRIGINTZAN BERTZELAKO JARDUKETAK EGITEKO TASAK ARAUTZEN DITUEN UDAL ORDENANTZAN

Lizentziak eman eta hirigintzan bertzelako jarduketak egiteko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean egin den aldaketa honek xedea du bera eguneratzea Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruz indarra duen 35/2002 Foru Legeari jarraikiz, baita honako obra hauengatik lizentzia tramitatzeko tasak ezartzea ere: eraikuntza berriak egiteko obrak, eraberritzekoak, tramitazio laburtukoak, tikiak, kontserbazio eta apaintzekoak, eta eraikuntza tikiak. 3, 9 eta 12. artikuluei eta tarifen eranskinari eragiten die, idazketa berria ematen baitie eta aldaketak sartzen edo gauzak kentzen.

Artikulu bakarra.

3, 9 eta 12. artikuluetan eta tarifen eranskinean ondotik agertzen diren aldaketak sartu edo gauzak kendu dira:

3. artikulua. Idazketa berria eman zaio.

3. artikulua. Tasa hauei loturiko udal ekintza hirigintzako jarduketa hauetan gauzatzen da:

–Partikularrek aurkeztu antolamendurako plan partzial edo bereziak eta haien aldaketak, xehetasun azterlanak, aurrerapen azterlanak, antolamendurako planen aurrerapenak edo aurreproiektuak eta birzatiketak tramitatzea.

–Partikularrek aurkeztu urbanizazio proiektuak tramitatzea.

–Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 189. artikuluan zehaztutakoak.

Aipatze aldera, ondokoak dira:

–Mota guztietako eraikuntza eta instalazioak eraikitzeko obrak, eraikuntza berrikoak badira.

–Lehendik dauden mota guztietako eraikin edo instalazioak handitzeko obrak.

–Lehendik dauden eraikinen edo instalazioen egitura edo kanpoko itxura ukitzen duten obrak, aldatzekoak edo berritzekoak.

–Hirigintzako lurzatiketak eta finken banantzeak eta zatiketak.

–Lur-mugimenduak, hala nola zelaitu, lurrerauzi, hondeatu eta betetzeko lanak, salbu eta lan horiek zehaztu eta programatutako obrak badira onetsia den urbanizazio edo eraikuntza proiektu baten barrenean.

–Eraikinak eta oro har instalazioak lehen aldiz erabili edo okupatzea eta haien erabilera aldatzea.

–Eraikinak eraistea, salbu eta berehalako hondamen egoera deklaratzen denean.

–Zorupeari eragiten dioten instalazioak.

–Arbolak eta zuhaixkak botatzea, baldin eta zuhaitz-masa, oihangune, arboladi edo parke badira, planeamendu onetsia izan ala ez, salbu eta nekazaritzaren arloko legeek baimentzen dituzten lanak direnean.

–Eremu publikotik ikusten diren kartelak paratzea, betiere lokal itxietan ez badaude.

–Presa, idoi eta defentsa-obrak egin eta ubide publikoak zuzentzea, interes orokorreko obra publikoak ez badira.

–Agregakinak ateratzea eta harrobiak ustiatzea, jabari publikoko lurretan egin eta administrazioaren kontzesioa behar izanda ere.

–Finkak ixtea.

–Emandako lizentzien aldaketak.

–Eta, oro har, erregelamendu bidez adierazten diren egintzak, obrak ekartzen dituztelako, edo lurzoruaren nahiz zorupearen erabilera handitzen delako, haien erabilera pribatiboa dakartelako edo erabilera ez-normala edo lurren berezko nekazaritza edo oihangintzako erabileraz bertzelakoa dakartelako.

–Lurzoruaren Araubideari eta Hirigintza Antolamenduari buruzko Legearen testu bateginaren 136. artikuluaren babesean emandako behin-behineko lizentziak.

9. artikulua. Idazketa berria eman zaio:

9. artikulua. Lizentziaren titularrek uko egiten ahalko diote eskatutako obrak egiteari, Udalari ukoa idatziz aurkeztuz gero, betiere aipatu lizentzia iraungirik ez badago. Udalak lizentzia emateko erabakia hartu baino lehen egiten bada uko eta obrak hasi gabe badaude, lizentzia emandakoan legokiokeen tasaren %20 ordaindu beharko da. Lizentzia eman eta gero egiten bada uko, tasak osorik ordaindu beharko dira.

12. artikulua. Idazketa berria eman zaio:

12. artikulua. Lizentziak emateko tasak behin-behinekoz likidatuko dira, obraren kostuaren arabera; hura obra gauzatzeko aurrekontuari jarraikiz zehaztuko da, honako hauei dagozkien kontu-sailak kenduta: segurtasunaren eta osasunaren gaineko azterlana, azterlan geoteknikoak, hondakinen tratamendua, kalitate kontrola eta entseguak.

Obra bukatu edo behin-behinekoz onartu eta hurrengo hilabetean, hori eman dela ziurtatzen duen aitorpena aurkeztuko da, obraren zuzendariak luzatutako ziurtagiriarekin batera, behar den Elkargo profesionalak ikus-onetsia, bideragarria bada, zeinak obren kostu osoa ziurtatuko baitu.

Aipatutako kostua udal teknikariek aztertuko dute eta errealitateari ez zaiola egokitzen ikusten badute, egokitzen saiatuko dira. Behin-betiko likidazioa eginen da eta onesteko aurkeztuko.

Partikularraren aldeko diferentziarik izanez gero, itzuli eginen zaio; Udalaren aldekoa bada, berriz, hura ordaintzeko hilabeteko epea emanen zaio. Ordaintzen ez badu, premiamendu bidez kobratuko da, bertzerik gabe.

TARIFEN ERANSKINA

III. epigrafean III.1.4 atala erantsi zaio eta IV. epigrafean, berriz, IV.1 atala.

III. epigrafea.

III.1. Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 189. artikuluaren babesean emandako lizentziak.

III.1.1. Lurzatiketarako lizentziak.

Lurzatitzeko lizentzia bakoitza tramitatu eta ebazteko tasak azaleraren arabera likidatuko dira (100 m²-tik)

4,55 euro

III.1.2. Etxebizitzak zaharberritzeko laguntzak jasotzen dituzten obren lizentziak, eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergak kargatu gabeak.

Lizentzia bakoitza tramitatu eta ebazteko tasak

46,34 euro

III.1.3. Lehen aldiz erabiltzeko lizentziak

Lehen aldiz erabiltzeko lizentzia bakoitza tramitatu eta ebazteko tasak guztira erabiltzen den bolumen eraikigarriaren arabera likidatuko dira, eta hirigintzako txostenen zenbatekoa gehituko zaie (100 m³-tik)

9,87 euro

+ hirigintzako txostenen zenbatekoa

III.1.4. Eraikitze, handitze, eraberritze eta eraiste obrak egiteko, lurrak mugitzeko, arbolak mozteko eta kartelak paratzeko lizentziak, eta lizentziapean egin beharreko gainerako egintzak, aitzineko ataletan jaso ez badira:

–Tasa kalkulatuko da 12. artikuluan xedatuaren arabera zehaztutako zerga-oinarriari ondoko karga-tasa aplikatuz

%0,50

IV. epigrafea.

IV.1. Gutxieneko eskubideak.

Atzineko epigrafeengatik likidatu beharreko tasak ez direnean ondotik zehazten diren zenbateko gutxienekoetatik beheitikoak badira, jarraian ematen direnak ordainduko dira, gehi txosten tekniko eta juridikoak, halakorik bada, aipatzen diren epigrafeetan:

I.1. Antolamenduko plan partzial edo bereziak tramitatzea + txosten tekniko eta juridikoak

574,92 euro

I.2. Plan partzial edo berezietan eta xehetasun azterlanetan egin aldaketak tramitatzea

574,92 euro

I.3. Xehetasun azterlanak tramitatzea + txosten

teknikoak eta juridikoak

574,92 euro

I.4. Antolamendurako planen aurrerapen edo aurreproiektuak tramitatzea + txosten teknikoak eta juridikoak

574,92 euro

II.1. Urbanizazio proiektuak tramitatzea + txosten teknikoak eta juridikoak

574,92 euro

III.1.1. Lurzatiketarako lizentzia

46,34 euro

IV.1. Obra lizentziak

50,00 euro

XEDAPEN BAKARRA

Ordenantzan egin aldaketa honek 2014ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.

Iragarkiaren kodea: L1314711