218. ALDIZKARIA - 2013ko azaroaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Diru-laguntza ematea GGKEen koordinakundeari

Iruñeko Udaleko Gizarte Ongizate eta Berdintasuneko Zinegotzi Delegatuak honako ebazpen hau eman zuen 2013ko urriaren 7an:

RBI 07-OCT-13 (1/BI).

Ikusirik espedientean jasotako agiriak, ondokoa,

EBATZI DUT:

1.–Garapenaren aldeko lankidetzako nafarroako gobernuz kanpoko elkarteen koordinakundeak eta Iruñeko Udalak sinatu behar duten hitzarmena onestea, haren bidez GKEen jardueren informazio zereginetarako zein koordinaziorako finantzamendua. 2013. urtea izeneko proiektua garatzeko.

2.–30.400,00 euroko diru-laguntza ematea garapenaren aldeko lankidetzako nafarroako gobernuz kanpoko elkarteen koordinakundeari, aipatu jarduketak egite aldera.

3.–30.400,00 euroko ordainketa baimendu eta xedatzea, garapenaren aldeko lankidetzako nafarroako gobernuz kanpoko elkarteen koordinakundearen alde, indarrean dagoen aurrekontuko 70/46200/482090 kontusailaren kargura, 1. puntuan aipatu jarduketek eragindako gastuei aurre egiteko.

Iruñean, 2013ko urriaren 7an.–Zinegotzi Delegatua, Ana Lezcano Galar.

Iragarkiaren kodea: L1315325