218. ALDIZKARIA - 2013ko azaroaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

Leitza

Oihan aprobetxamendua salgai, enkante publikoaren bidez (PEFC egiaztagiria duen zura)

Leitzako Udalak, behar bezala baimendurik, salgai jarri du plegu itxien bidezko enkante irekian ondoko oihan aprobetxamendu hau:

Lote bakarra: Olanzen, 2.172 pagoz osatua, 204 metro kubiko zur eta 2.502 tona egur egiten dutenak. Hasierako prezioa: 40.686 euro, BEZa kanpo.

Enkante honetako aprobetxamenduaren esleipena arautzen duten baldintzen agiria Udaleko Idazkaritzan dago, interesdunen eskura.

Proposamenak toki berean aurkeztuko dira, honako iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko hamabost egun naturaleko epearen azkeneko eguneko 13:00ak baino lehen.

Esleipen proposamena hurrengo egunean eginen da, Leitzako udaletxean, 13:00etan.

Leitzan, 2013ko azaroaren 5ean.–Alkatea, Oier Eizmendi Astibia.

Iragarkiaren kodea: L1315464