218. ALDIZKARIA - 2013ko azaroaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

Hirilurreko eta landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioa, 2013ko 2. seihilekoa

Aditzera ematen da heldu den abenduaren 4an bukatuko dela hirilurreko eta landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioaren 2013ko 2. seihilekoa ordaintzeko epea. Epe hori iragaten denean, ordainagiriak Dirubilketa Agentziara igorriko dira, premiamendu bidez kobra ditzan, Nafarroako Tributuei buruzko Foru Lege Orokorraren 117. artikuluan ezarritako errekarguekin.

Uharten, 2013ko azaroaren 6an.–Alkatea, Iñaki Crespo San José.

Iragarkiaren kodea: L1315454