2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ADIOS
Laguntza kontratuaren kontrako berraztertzeko errekurtsoa
Adiosko Udalak, 2013ko urriaren 23an hartutako erabakiaren bidez, ebatzi du Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialak laguntza kontratuaren lizitazioaren baldintza partikularren agiriaren kontra aurkeztu duen berraztertzeko errekurtsoa. Hona hemen zer xedatzen duen haren ebazpen zatiak:
Deuseztatzea Adiosko udal plan orokorra prestatzeko laguntza Europar Batasuneko atalasetik beherako eta tramitazio arrunteko prozedura irekiaren bidez kontratatzeko baldintza administratibo eta ekonomikoen agiria, eta orobat espedientea onesteko erabakia berraztertzea eta baliorik gabe uztea.
Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.
Adiosen, 2013ko urriaren 24an.–Alkate udalburua, Andrés Pérez Goñi.
Iragarkiaren kodea: L1314980