2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑERRIKO MANKOMUNITATEA
Hiri hondakinen kudeaketa zerbitzuaren 2014ko finantziazioa arautzen duen ordenantzaren aldaketa. Hasierako onespena
Iruñerriko Mankomunitatearen Batzar Nagusiak, 2013ko urriaren 29n egindako bilkuran, Hiri hondakinen kudeaketa zerbitzuaren 2014ko finantziazioa arautzen duen ordenantzaren aldaketa onetsi zuen hasiera batez.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.2 artikuluan xedatutakoarekin bat, onestutako aldaketak jendaurrean egon beharko du hogeita hamar lanegunez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik kontatzen hasita, interesatutako pertsonek espedientea aztertu ahal izan dezaten eta erreklamazioak, eragozpenak edo oharrak aurkezteko aukera izan dezaten.
Jendaurrean egoteko aldia iraganik alegaziorik aurkezten ez bada, ordenantza behin betiko onetsita geldituko da, eta bere testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.
Iruñean, 2013ko urriaren 30an.–Mankomunitateburua, José Muñoz Arias.
Iragarkiaren kodea: L1315116