2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZIZUR NAGUSIA
Lurren balio igoeraren gaineko zergaren karga-tasak
Zizur Nagusiko Udalak, 2013ko urriaren 24an egin osoko bilkuran, honako hau onetsi du hirilurren balio igoeraren gaineko zergarako:
1.–Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarrita dauden urteko portzentajeak finkatzea, zehazki 10.001 biztanletik 50.000ra bitarteko herriei dagozkienak; hain zuzen ere, honako hauek: 3,16; 3,06; 2,86 eta 2,86, hurrenez hurren, denbora epe hauetarako: batetik bortz urtera bitarte; hamar urte bitarte; hamabortz urte bitarte; eta hogei urte bitarte.
2.–Karga-tasa bakarra finkatzea, %18,22, Legean ezartzen den bezala.
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Zizur Nagusian, 2013ko urriaren 25ean.–Alkatea, Luis María Iriarte Larumbe.
Iragarkiaren kodea: L1314944