213. ALDIZKARIA - 2013ko azaroaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Aldaketa 2013ko aurrekontuan. Hasierako onespena

Zizur Nagusiko Udalak, 2013ko urriaren 24an egin osoko bilkuran, aldaketak hasiera batez onetsi zituen Zizur Nagusiko Kultura Patronatuaren 2013ko aurrekontuan.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Zizur Nagusian, 2013ko urriaren 25ean.–Alkatea, Luis M.ª Iriarte Larumbe.

Iragarkiaren kodea: L1314940