213. ALDIZKARIA - 2013ko azaroaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALESBES

2013/2014ko ekitaldiko kuotak. Hasierako onespena

Fernando Calahorra Musika Eskolako Gobernu Batzarrak, 2013ko urriaren 28an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2013/2014 ikasturtean indarra izanen duten kuotak; hori guztia Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean xedatuari jarraikiz.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, prezioak behin betiko onetsirik geldituko dira, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Alesbesen, 2013ko urriaren 29an.–Burua, Jesús María Sánchez Ruiz.

Iragarkiaren kodea: L1315090