2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZANGOZA
Aldaketa, Udal Planeko hirigintza antolamenduko determinazio xehakatuetan, 6. poligonoko 729. lurzatiari dagokionez.
Behin betiko onespena
Zangozako Udalak, 2013ko urriaren 29an egin osoko bilkura arruntean, bertzeak bertze, erabaki hau hartu zuen. Hona haren xedapen zatiak dioena:
1. Aldaketa puntuala behin betiko onestea Zangozako Udal Planeko hirigintza antolamenduko determinazio xehakatuetan, honako honi dagokionez: Zangozako hirilurreko ondasunen katastroko 6. poligonoko 729. lurzatia, UC-1 gisa identifikatua Udal Planeko Hirigintzako Araudi Partikularrean. Vicente Alonso Mocholi arkitektoak 2013ko maiatzaren 22an egindako txostenarekin (espedientean dago) bat izanen da, eta udaleko arkitektoak adierazitako determinazioak dituela, hirigintzako aprobetxamenduaren gehikuntzaren balorazioarekin loturik, baita hartan aipatutako bertze alderdi batzuekin loturik ere.
2. Aldaketaren testua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta kopia bat igortzea Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 81.1 artikuluan xedatuarekin bat.
Zangozan, 2013ko urriaren 30ean.–Alkatea, Angel Navallas Echarte.
Iragarkiaren kodea: L1315124